Bloke-eskalada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulder» orritik birbideratua)
Bloke-eskalatzailea.

Bloke-eskalada edota bulder (ingelesez bouldering) harkaitz blokeak edota horma txikiak igotzean datzan eskaladaren modalitatea da. Bloke edo horma hauek 8 metroko gaiaera izatera iritsi daitezke, eta inongo ohiko eskaladako segurtasun material edo elementurik erabili gabe igotzen dira (soka, uhala, fijazio elementuak eta abar), zeharka eta piskanaka igoz burutzen da. Harkaitzak konpondu beharreko "arazoak" izaten ditu, bai igoeran nahiz zeharkako ibilaldian (horizontalean). Eskalada mota honen lehentasuna igoera edo ibilbide laburretako muturreko zailtasuna da. Kirol honetako hizkeran eskalatzeari "blokatzea" deitzen zaio.

Orokorrean eskalatzailearen azpialdean "crash pad" izenezko segurtasun koltxoneta jartzen da, eta "eramaleak" izeneko laguntzaileek behealdetik jarraitu beharreko ibilbidea edo topatzen dituen oztopoei buruzko argibideak eta iritziak ematen dizkiote. "Eramaleek" eskalatzailea eroriz gero erorketak ondorio larririk izan ez dezan saiatzen dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]