Buru-orratz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buru-orratz bat

Buru-orratza iltze txikitxo bat da, ohiz metalezkoa, mutur batean punta zorrotza duena eta burutxo bat bestean. Funtzio asko ditu: horien artean, material edo objektu batzuk beren artean eustea. Jostungintzako lanbidean oso erabilgarria da.

Aurkikuntza arkeologikoak ikusita, hezurrezko buru-orratza, gizateriaren lehen asmakizunetako bat da. Ospe handia lortu zuen Grezia eta Erroma klasikoetan.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal mitologian, galtxagorri edo mamur izeneko iratxoak, buru-orratz kaxetan ezkutatzen ziren, eta, jeinu hauek lagundu egiten zioten aurkitu zituenari.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buru-orratz Aldatu lotura Wikidatan