Buruko
Itxura



Burukia edo buru-estalkia buruan eramaten den moda-osagarria da. Buruko hitza, euskaraz, oso orokorra da eta buruan jartzen den apaingarri edo babesle mota asko izendatzen ditu.
Forma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi motatako buru-estalki nagusi daudela esan daiteke: ertzarekin edo ertzik gabe. Mota bakoitzerako bi forma bereizten dira:
- buru-hezurraren goiko forma hartzen duten egitura borobileko txanoa edo txapela;
- buruan pausatzen den zilindro-formako kapela.
Beste forma andana daude eta historikoki izan dira Ezagunen artean, gaur egun hauek aipa daitezke:
- Kaputxa, borobil-borobila; buru-hezurraren formarekin ezkontzen da, txanoa bezala, baina beherago erortzen da garondoan eta belarrietan, eta loturak ditu batzuetan;
- Turbantea, oihal zati bat da, buruaren inguruan kiribiltzen dean.
- Koroa, buruan pausatzen den disko huts gutxi-asko lodi bat.
Buruko estalkien artean, zapiak eta ohilak daude, horiek ere hamaika forma har dezaketenak.



Europako Erdi Aroko eta Aro Modernoko buruko mota batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kolonia inguruko emakumea "cornette" motako buruko zurria jansten, ca. 1550
-
Aristotelesen "Etika, Politika eta Ekonomia" liburua, XV. mendeko edizioa
-
Hieroneko maisuaren 3. liburua (XV. mendea)
-
Geoffroi de La Tour Landry alabei irakaspenak ematen (XV. mendea). Hiru neskek "escoffion" motako burukoa daramate.
-
Ezkontza ca. 1470 (Chroniques de Hainaut) Ezkerreko andreak buruan duen adardun buruko mota "hennin" izena du.
-
London Wavrineko maisuaren Anciennes et nouvelles chroniques d'Angleterre
-
Wavrineko maisua, ca. 1450
-
The History of Witches and Wizards, 1720
-
Penthesilearen irudikapena. Petit armorial équestre de la Toison d'or, ca.1470. Buruan "Escoffion" izena zuen burukoa darama.
-
Hennin motako burukoa. Meyers Konversationslexikon, 1888.
Euskal Herrikoak:
-
Oriako (Gipuzkoa) sorgin-dantzako kapiroteak.
-
Euskal mengalak, Cristobal Balentziaga jostunak eredu zaharretatik eginak.