Edukira joan

Wikipedia:Argipen orri

Wikipedia, Entziklopedia askea


Argipen orri batek adierak bereizteko loturak ematen ditu bi adiera desberdin edo gehiago dituen hitz batean. Modu honetan errazagoa suertatzen da nahi den esanahia bilatzea. Argipen orri bat identifikatzeko argipen hitza erabiltzen da hurrengo kodea artikuluaren bukaeran ezarriz: {{argipen}}. Hitza argipen orri bati dagokiola argi uzteko argipen orria dela zehaztuko parentesien artean. Adibidez, Kanpaina artikulua Kanpaina (argipena) artikulura birzuzenduko da.

Argipen orri bat sortzeko gida

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiburua argipen orriko lehen esaldia da. Han hauetako esaldi bat edo horien antzekoa jarriko da:

Errepublika hitzak honako adierak ditu:

ABC siglek honakoa adieraz dezakete:

Granada honako leku izenak izan daitezke:

Adieren zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal adiera guztiak zerrendatzen dira * (izartxoaren) ondoren.

Bukaeran {{argipen}} txantiloia jartzen da, emaitza moduan Txantiloi:Argipen oharpena azalaraziko duena.

Wikidatan interwikiak sortzerakoan, hizkiz hizki berdinak diren hitzekin, hizkuntza haietan esanahia desberdina izan arren, lotuko dira, Wikidatan erabakitako politika baten arabera. Adibidez:

  • Euskal Wikipediako Kanpaina (argipena) ez da lotuko Gaztelaniazko Wikipediako Campaña hitzarekin interwiki moduan, desberdin idazten direlako.
  • Euskal Wikipediako Hagin (argipena) lotu egingo ingelesezko Hagin hitzarekin, hizkiz hizki bi hitzak berdinak direlako, bi argipen-zerrendetan zehazten diren artikuluak guztiz desberdinak izan arren.

Salbuespen moduan hartzen da alfabeto batetik besterako transkripzioak eta letretan diakritikoak izatea (edo ez izatea): kasu horietan letraz letra desberdinak badira ere, lotu egingo dira argipen orriak.

Oro har, aurreko irizpideak ez dira, ordea, betetzen Wikipedian. Hori dela eta, irizpideak zabaldu bitartean, adiera berberak jasotzen dituzten argipen orriak ere lotu egingo dira, izenburu desberdina izan arren, kuantitatibo orrian egiten bezala esaterako.