Cadwaladr

Wikipedia(e)tik
Cadwalader» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Cadwaladr, Cadwallader, edo Cadwalader (galesez: Cadwaladr ap Cadwallon) Gwyneddeko erregea izan zen 655tik 682ra bitarte. Bi izurrite handi gertatu ziren bere agintaldian zehar, lehena 664an eta bigarrena 682an. Bigarren horrek hil zuen, eta ezer gutxi dakigu bere agintaldiari buruz.

Figura historikoaren gaineko ezagutza urria bada ere pertsonaia mitiko bat da Galeseko kulturan. Geoffrey Monmouthekoaren kontakizun erromantikoetan pertsonaia garrantzitsua da, non Britainiako Erregea zeraman arbasoen ildoan azkeneko gisa irudikatzen den. Geoffreyren kontakizunetan ez zen hil izurritea dela eta: 688an tronoa utzi zuen eta erromesaldian hasi zen Erromara, britoiek anglo-saxoiak garaitzeko sakrifizioan. Ziurenik Cædwalla Wessexekoaren bizitzaren gerataerak jasoko zituen kondaira honek. Izan ere 688an Cædwalla Erromara joan zen bere agintea utzi ondoren.

Y Ddraig Goch (euskaraz: dragoi gorria) Galeseko sinbolo bat da, eta euren banderan agertzen da. Historia Brittonumean, Mabinogionean eta Geoffrey Monmouthekoaren kontakizunetan agertzen da Cadwaladri zuzenki lotua.