Carmen Valero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Valero
Bizitza
Izen osoaCarme Valero Omedes
JaiotzaCastelserás1955eko urriaren 4a (66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakatleta eta kirol-zuzendaria
Atletismoa
Kirol diziplinak Mendi-krosa
5.000 metroko lasterketa
3.000 metroko lasterketa
1.500 metroko lasterketa
800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaJosep Molins i Montes (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Real Federación Española de Atletismo (en) Itzuli
Club Natació Sabadell
Jasotako sariak

IAAF: 70393 Olympic.org: carmen-valero-omedes Edit the value on Wikidata

Carmen Valero Omedes (Castelserás, 1955eko urriaren 4a) espainiar atleta ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte zituela, gurasoekin Bartzelonara joan zen bizitzera. 1972an egin zuen debuta nazioarteko proba batean, Nazioen Krossean, Cambridgen. Bi urte geroago, Rabaten, zilarrezko domina irabazi zuen, eta 1976an eta 1977an, urrezkoa. Atletismo-proba horretan garaipena lortzen zuen lehen emakume espainiarra izan zen. 800, 1.500 eta 3.000 metroko probetan, Espainiako errekorra hautsi zuen, eta Espainiako kros-txapelduna izan zen 1973tik 1978ra eta 1981ean.

1976an, Montrealeko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 800 eta 1.500 metroko probetan. 1981ean, erretiratzea zihoala iragarri zuen, baina 1986ko martxoan berriro agertu, eta Espainiako Kros Txapelketa irabazi zuen. Urte horretan bertan, abuztuan, 5.000 metroko Espainiako Txapelketa irabazi zuen, eta 1986ko abenduaren 31n, Madrilgo San Silvestre proba. Carmen Valeroren 1.500 metroko Espainiako errekorra, 1976koa, 1988ko uztailean hautsi zuen Maite Zuñiga arabarrak, Dusseldorfen. 1989an, Espainiako Atletismo Federazioko zuzendaritzako kide izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]