Edukira joan

Celia Barquín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celia Barquín
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCelia Barquín Arozamena
JaiotzaPuente San Miguel (en) Itzuli1996ko uztailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAmes2018ko irailaren 17a (22 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Hezkuntza
HeziketaIowa State University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria eta ikaslea

Find a Grave: 193206020 Edit the value on Wikidata

Celia Barquín Arozamena (Puente San Miguel, Kantabria, 1996ko uztailaren 6a - Ames, Iowa, 2018ko irailaren 17a) golf-jokalari espainiarra izan zen. 2018an, Emakumezkoen Europako Golf Amateur Txapelketa irabazi zuen, baina bere goranzko ibilbidea eten egin zen, hilabete batzuen buruan, AEBetako unibertsitateko campus batean, labankadaz hil zutelako. [1]

Kantabriako Puente San Miguel herrian jaioa, Celia espainiar golf-jokalari amateurra izan zen. Bederatzi urte besterik ez zituela, txapeldunorde geratu zen 2006ko Benjamin Espainiako Txapelketan. [2] Lau urte beranduago, Celia Espainiako txapeldun gelditu zen 2010eko Haurren Txapelketan. [3]

2012ra salto eginez, Joaquin Blume errendimendu handiko kirolarientzako egoitzan onartu zuten, eta bertan burutu zituen Batxilergoko ikasketak. [4] Etapa horretan zehar eta hiru urtez jarraian, lehen postua lortu zuen Chibertako Grand Prixean, historiako jokalari bakarra izanik hau lortzen. [5]

18 urterekin Iowa State Cycloneseko (Iowako Estatu Unibertsitateko golf taldea) kide izatera hautatu zuten, unibertsitate horretan ingeniaritza zibileko karrera ikasten ari zen bitartean.[1] Uda horretan bertan, Celia Olinpiadetan parte hartu zuen lehen emakume golflaria izan zen eta beraz, Nankingo Gazteen Olinpiar Jokoetan Espainia ordezkatu zuen. [6]

Unibertsitate garai horretan, Celiak Espainiako selekzioarekin uztartu zuen bere kirol ibilbidea. Taldekako Emakumezkoen Europako Txapelketa Absolutuetan brontzezko eta zilarrezko dominak lortu zituen, zehazki, 2015ean [7] eta 2016ean [8]. Azken honekin hainbat garaipen lortu zituen, baina azpimarragarriena 2018an Estatu Batuetan lortu zuen Big 12 Txapelketaren garaipenekoa izan zen [9]. Aurreko guzti honengatik, beraz, 2018an unibertsitateko atletarik onena izendatu zuten. [10]

Urte horretan bertan, Celiak Emakumezkoen Europako Golf Amateur Txapelketa irabazi zuen, garaipen hau lortzen bostgarren espainiarra izanik. [11] 2018ko abuztu amaieran, Celiak LPGA Q-Schoolen lehen faseko etena gainditu zuen. [12]

Bere kirol ibilbideaz gain, hamabost urterekin Celiak, El País de los Estudiantes lehiaketako Elkarrizketa Onenaren Saria jaso zuen Severiano Ballesterosi egindako elkarrizketarengatik [13]. Hori gutxi balitz, adin berarekin, Gabino Teira literatur lehiaketa irabazi zuen. [14]

2018ko irailaren 17an hilik aurkitu zuten Ameseko Coldwater Golf Links pistan (Iowa estatua). Kasuaren berri izan ondoren, poliziak ikertu zuen sastakadaz hil zutela entrenatzera zihoala. [1] [15]Collin Daniel Richards izenez ezaguna zen eta golf-zelaietik gertu kanpin-denda batean bizi zen, 22 urteko gazteari leporatu zioten krimen honen errudun. Atzamarkadak zituen aurpegian eta eskuan, odolez zikindutako arropa eta labana bat motxilan. Collin Daniel Richardsek aurrekari penalak zituen, droga-mendekotasunak eragindako indarkeria- eta osasun mentaleko arazoak direla eta. [16] [17] Ezin izan zen erailketaren arrazoia guztiz argitu, baina kanpamenduko gizon baten arabera, "emakume bat bortxatu eta hiltzeko beharra" zuela esan zion Richardsek aurreko egunean. Beraz, erailketaren ondoren, epaitu eta bizi osorako kartzela-zigorra ezarri zioten Collin Daniel Richardsi. [18]

Garaipen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Espainiako benjamin txapeldunordea (2006). [2]
  • Espainiako haur kluben arteko txapelduna (2009). [19]
  • Espainiako haur txapelduna (2010). [3]
  • "Lacoste promesas"-etako txapelduna (2012). [20]
  • Espainiako lurralde arteko txapeldun absolutua (2012, 2013, 2017). [21]
  • Grand Prix Chibertako txapelduna: (2011, 2012 eta 2013). [5]
  • "Annika International Europe"-n bigarren sailkatua (2013). [22]
  • Frantziako junior maila internazionalean bigarren sailkatua (2014). [23]
  • Nankingo Gazteen Olinpiar Jokoetan Espainiako ordezkaria (2014). [6]
  • Miamiko Hurricane Invitationalean bigarren sailkatua (2015). [24]
  • Brontzezko domina Europako taldekako txapelketan (2015). [7]
  • Zilarrezko domina Europako taldekako txapelketan (2016). [8]
  • Espainiako txapeldunorde absolutua (2016). [25]
  • Big 12ko txapelduna (2018). [9]
  • Urrezko domina Europako banakako txapelketan (2018). [11]

Hil osteko omealdiak / lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018ko Ryder Cup txapelketan, talde europarra eta amerikarra lazo hori batekin atera ziren lehiatzera. Lazo honetan, Celia idatzia zegoen gorriz. [26]
  • Iowako Estatu Unibertsitateak ingeniaritza zibileko titulua eman zion hil ondoren. [27] Gainera, unibertsitateko urteko atletarik onena izendatu zuten (Iowa State Female Athlete of the Year Award). [28]
  • Kantabriako Abra del Pas Golf taldeak, Celia Barquín izena jarri zion izen ofizialari. [29]
  • Reocingo (Kantabria) Udalak Puente de San Migueleko udal-pabiloia berrizendatu zuen, Celia Barquín Arozamena izenarekin. [30]
  • Chibertako Golfean hain ezaguna zen: Grand Prix de Chiberta femeninok, Grand Prix de Dames Celia Barquín izena hartu zuen. [5]
  • Espainiako Golf Federazioan, merezimenduaren urrezko domina (2018). [31]
  • Espainiako Olinpiar batzordearen domina olinpikoa. [32]
  • Espainiako Olinpiar batzordeak emandako kirolari aipagarrienaren trofeoa (2018). [33]
  • Celia Barquín memorialaren ospakizuna. [34]
  • Emakumezkoen Asturiasko printzerri kopa (2018). [34]
  • Golfeko merezimenduaren urrezko domina, Asturiasko Printzerriko Golf Federazioaren eskutik (2018). [34]
  • Sari berezia "Ciudad de la Raqueta y María de Villota" sarietan (2018). [35]
  • Ramon Sota Fundazioak bere VII. Memorialean, ibilbide pertsonal eta profesionala aitortzeko plakaren ematea. [36]
  • Gabino Teira kontakizun laburren sariak, 14-15 urte bitarteko kategoriako lehen saria, bere izenarekin izendatu zuten. [14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) Morenilla, Juan. (2018-09-23). «Asesinada la golfista española Celia Barquín en un campo de golf de EE UU» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. a b «Campeonato de España Infantil, Alevín y Benjamín 2.006, Gran Premio MAPFRE | Federación Vasca de Golf» www.fvgolf.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. a b «Gran éxito del Campeonato de España Infantil, Alevín y Benjamín REALE» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Tres jóvenes golfistas de Llanes consiguen una beca para la Residencia Joaquín Blume» La Nueva España 2012-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. a b c «El Grand Prix de Chiberta Femenino pasa a denominarse Grand Prix de Dames Celia Barquín» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. a b (Gaztelaniaz) «España, con Celia Barquín e Ivan Cantero, finaliza 17ª en la competición por equipos de los Juegos Olimpicos de la Juventud» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  7. a b «España consigue la medalla de bronce en el Europeo Absoluto Femenino» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  8. a b «España consigue la medalla de plata en el Europeo Absoluto Femenino por Equipos» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  9. a b (Ingelesez) «Texas Wins 2018 Big 12 Women's Golf Championship» big12sports.com 2018-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  10. (Ingelesez) «Barquin Arozamena Named Female Athlete of the Year» Iowa State University Athletics (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  11. a b (Gaztelaniaz) «CELIA BARQUIN, CAMPEONA de EUROPA 2018» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Celia Barquín logra el pase a la QS del LPGA Tour - Stage II y se asegura el Symetra Tour» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  13. (Gaztelaniaz) Torres, V.. (2018-09-18). «Celia Barquín, la niña que ganó un premio por entrevistar a Severiano Ballesteros» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  14. a b Press, Europa. (2019-05-28). «60 textos participan en el XXI Premio de Relato Corto 'Gabino Teira'» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  15. (Gaztelaniaz) «Collin Richards, el presunto asesino de Celia Barquín sentía el "deseo de violar y matar a una mujer"» ELMUNDO 2018-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  16. «Slaying of star golfer from Spain shocks Iowa college town - SFGate» web.archive.org 2018-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  17. (Ingelesez) Celia Barquín: European golf champion murdered in Iowa. 2018-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  18. (Gaztelaniaz) «El hombre que asesinó a Celia Barquín pasará el resto de su vida en prisión» Marca.com 2019-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  19. «El equipo de Mogro se impone en el Campeonato de España Interclubes Infantil REALE» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  20. «Celia Barquín e Iván Cantero, campeones Lacoste Promesas 2012 en La Sella» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  21. (Gaztelaniaz) «CAMPEONAS del Interautonomico Absoluto Femenino» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  22. «Celia Barquín acaba segunda en el Annika Invitational Europe 2013» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  23. (Gaztelaniaz) «Celia Barquín, brillante Subcampeona del Internacional de Francia Junior Femenino» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  24. (Ingelesez) «Barquin Leads ISU to Third at Hurricane Invite» Iowa State University Athletics (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  25. «Salto de calidad de Paz Marfá ganando el Campeonato de España Absoluto Femenino» www.rfegolf.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  26. (Gaztelaniaz) «El equipo estadounidense de la Ryder Cup homenajea a Celia Barquín» El Español 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  27. «Iowa State Athletics to honor Celia Barquin Arozamena on Saturday at football game | Sports | iowastatedaily.com» web.archive.org 2018-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  28. (Ingelesez) Athletics, Release from Iowa State. (2019-05-14). «ISU announces Athlete of the Year honors named for Thompson, Barquin Arozamena» KMAland.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  29. (Gaztelaniaz) «Detalle - Consejería de Innovación, Industria, Transporte y Comercio - cantabria.es» Consejería de Innovación, Industria, Transporte y Comercio (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  30. Press, Europa. (2018-11-06). «Reocín llama 'Celia Barquin Arozamena' al pabellón de Puente San Miguel» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  31. (Gaztelaniaz) «Celia Barquín Arozamena, Medalla de Oro al Merito en Golf RFEG 2018» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  32. (Gaztelaniaz) Slope, Green. «La Gala del Golf Español 2018, aluvión de triunfos en homenaje a Celia Barquín» Real Federación de Golf de Madrid (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  33. (Gaztelaniaz) «Reconocimiento a Celia Barquín Arozamena del COE en su Gala Anual» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  34. a b c (Gaztelaniaz) «Emotivo final del " MEMORIAL CELIA BARQUIN "» fedegolfasturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  35. (Gaztelaniaz) «Hazaña, emoción y legado en los Premios Ciudad de la Raqueta y María de Villota» Marca.com 2018-11-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  36. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Alejandro. (2018-12-24). «Seguramente el Memorial Ramón Sota más emotivo…» Tengolf (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).