Clotilde sofa batean eserita
Clotilde sofa batean eserita | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joaquín Sorolla |
Sorrera-urtea | 1910 |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 180 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Sorolla museoa |
Bilduma | Sorolla museoa |
Inbentarioa | 00900 |
Clotilde sofa batean eserita, gaztelaniaz Clotilde sentada en un sofa, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1910ean egindako erretratua da. Margolanaren protagonista bere emaztea zen, Clotilde García del Castillo. Gaur egun Sorolla Museoan gordeta dago, Madrilen. Mugimendu postinpresionistaren margolana da.
Margolanaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanean bere emaztea eserita ikusten dugu, liburu bat altzoan. Irudia garaiko burges gustukoa da. Emakumearen begirada espektadoreari zuzenduta dago. Begirada horrek lasaitasuna adierazten du. Inguru ilun batean argi guztia emakumearen eta sofaren gainean biltzen da. Sorollak soinekoa zuzenenan oihalaren gainean margotu zuen, gazaren transparentziak hobeto erakusteko. Clotildek soineko zuria eta luzea erakusten du; zuritasuna zenbait tokietan larruaren arrosarekin nahasten da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Equipo editorial Libsa (ed) (2009). Sorolla. Alcobendas, Madril: LIBSA. 218.or. ISBN 978-84-662-1879-5.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Margolanaren fitxa Ceres webgunean.