Edukira joan

Club de Mar de Avilés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Mar de Aviles
Sorrera 1944
Herria Espainia Avilés, Asturias
Lehendakaria Espainia José Ramón Álvarez
Entrenatzailea Espainia José Ramón Álvarez
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Asturiasko Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez
Webgunea www.facebook.com

Club de Mar de Avilés Asturiasko Avilés herriko itsas kirol eta arraun taldea da. Gaur egun piraguismoari loturik dagoen taldea da.

Arraunketaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du inoiz trainerurik atera baina trainerilla eta bateletan aritu izan zen. 1944 urtean taldea sortu eta batel bat osatu zuten Madrilen Espainiako txapelketan aritzeko eta bederatzigarren egin zuten. 1945ean herriko jaietan estropada antolatu eta irabazle atera ziren, Manuel Cortés patroi zela. Batelak Ría de Avilés izena zuen[1]. 1946an Madrilera itzuli ziren Espainiako txapelketa jokatzera eta brontzeko domina eskuratu zuten.

Ondoreng urteetan ez zuen jarraipenik izan eta 60. hamarkadaren hasiera berriz ekin zion tostako arraunketari. 1961 urtean izan zituen emaitzarik onenak, Portugaleten jokaturiko Espainiako batel txapelketa irabaziz eta Avilésen antolaturiko trainerilla txapelketan hirugarren postua eskuratuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]