Edukira joan

Code Noir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Code noir» orritik birbideratua)
Code Noir, 1742ko edizioa.

Code Noir (frantsesez, Arautegi Beltza) Luis XIV.a Borboikoak 1685. urtean emandako dekretua izan zen. Arautegiak Frantziar Inperio Kolonialaren esklabotza baldintzak zehaztu zituen, pertsona beltz askeen eskubideak murriztu zituen, Erromatar Eliza Katolikoaz kanpoko erlijioaren praktika debekatu zuen, eta judu guztiak Frantziako Erresumaren kolonietatik kanporatzea agindu zuen.

Artikuluen adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« 14. art.- Jabeak lur santuan eta hilerrietan ehortzaraziko ditu bere esklabo bataiatuak; bataiatzeke hildako esklaboak urruneko zelairen batean lurperatuko dira gauez.

15. art.- Erasotzeko armak eta eskumakila lodiak eramatea debekatzen zaie esklaboei; zartailua eta armen konfiskazioa izango dira zigorra, harrapatzen duenaren mesedetan (...).

16. art.- Era berean jabe desberdinen esklaboei egunez edo gauez bilerak egitea debekatzen diegu; gorputz zigorra ezarriko da, eta hau ez da zartailu zigorra edo lislore zigorra (burdina gorituaz bizkarrean seinalatzea) baino gutxiago izango; eta berriz edo beste zirkunstantzia larriagoetan (baldin badira) gertatuz gero, heriotza zigorra ezar dakieke, epaileen ebazpenen arabera. Gure meneko guztiei gomendatzen diegu matxinaturiko esklaboak jazartzea eta presondegira eramatea, nahiz eta ofizialak ez izan eta atxilotze agindurik ez izan (...)

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]