Cupressus × leylandii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cupressocyparis leylandii» orritik birbideratua)
Cupressus × leylandii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
GeneroaCupressus
Espeziea Cupressus ×leylandii

Leylandeko altzifre hibridoa (Cupressocyparis leylandii edo Cupressus × leylandii) bi genero hauen arteko hibridoa da: Cupressus macrocarpa eta Chamaecyparis nootkatensis.

Azkar hazten denez, lorezaintzan sarri erabiltzen da heskaiak egiteko eta horrez gain, inausketa gogorrei ondo egiten dio aurre.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 eta 25 metroko arteko tamaina hartzen du. Hostoak, berde ilunak eta azpian kolore apalagoak, adar ahul eta ezkata forma dute eta apur bat usaintsuak dira. Zuhaitza hibridoa denez, haziak antzuak dira.

Habitat eta laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoru mota guztietan hazten da, baita kostaldeko eremuetan ere. Klima mota guztietara egokitzen da, hotz bizia jasan dezakete.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]