Espainieraren Hiztegia (DRAE)
Espainieraren Hiztegia (DRAE) | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Real Academia Española eta Asociación de Academias de la Lengua Española |
Argitaratze-data | 2014ko urriaren 21a |
Generoa | prescriptive dictionary (en) |
Jatorrizko izenburua | Diccionario de la lengua española |
Argitaletxea | Real Academia Española |
Herrialdea | Espainia |
Espainieraren hiztegia (ofizialki, DLE — DRAE, Diccionario de la Lengua Española - Diccionario de la Real Academia Española) Espainiako Errege Akademiak argitaratutako gaztelaniaren hiztegi arauemailea da. Lehen edizioa 1780 izan zen eta honezkero dozenaka edizio egin dira. Gaur egun RAEk editatu eta egiten du, Espainieraren Akademien Elkartearen laguntzarekin.
Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erakunde honen lehenengo hiztegia Diccionario de autoridades (Autoritateen hiztegia, 1726-1739) izan zen. Hiztegi honek hitzen zentzua eta izaera, esaera zaharrak, atsotitzak eta hizkuntzaren beste erabilera batzuk azaltzen ditu.[1]
1770ean hiztegiaren bigarren edizioa egin zen, urte hartan alfabetoko lehenengo bi letrak bakarrik.
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1780. 46 000 lema erregistratu zituen serieko lehen hiztegia izan zen.
- 1803. 4. edizioak 59.000 lema inguru ditu.
- 1869. 11. edizioan 47.000 lema erregistratu ziren.
- 1884. 12. edizioan 51.000 lema inguru jaso ziren.
- 1925. 15. edizioak 67.000 lema inguru ditu.
- 1992. 21. edizioan 83.000 lema erregistratu ziren.
- 2001. 22. konpilazioa: 88.000 lema baino gehiago.
- 2014. 23. edizioan 93.000 lema baino gehiago izan dira.[2]
Formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
21. ediziora arte, kiztegia paperean bakarrik argitaratu zen. 2001eko edizioan paperezkoaz gain edizio bat gehitu zen CD-ROMean. 22. edizioa hiru formatutan argitaratu zen: paperean, CD-ROMean eta Internet bidezkoa bidean, doako sarbidearekin. 2024an, lineako bertsioa 22. bertsioaren eta 23. edizioaren hibrido bat da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainieraren hiztegia (RAE).
- 1826ko edizioaren lineako facsimilea (Google Books).