Dhoti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dothi» orritik birbideratua)

Dhotia (hindizko धोती dhōtī izenetik hartua) Indiako azpikontinenteko gizonezkoek erabiltzen duten ohiturazko janzkia da. Gona eran jartzen dute. Josturarik gabeko oihala da, laukizuzen formakoa, 6,4 metro ingurukoa. Gerriaren eta zangoen inguruan bilduta jartzen dute, eta gerrian korapilatzen dute.

Afrikako Adarrean ere erabiltzen dute dhotia, gehienbat somaliar eta afar etnietakoek. Han, macawis izenarekin da ezaguna.