El Español
El Español | |
---|---|
Mota | online egunkari |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Madril |
Historia | |
Sortzailea | Pedro J. Ramírez, María Ramírez (en) , Eduardo Suárez (en) eta Q54805980 |
elespanol.com | |
El Español gaztelerazko hedabide digitala da, Madrilen egoitza daukana. Pedro J. Ramírezek sortu zuen 2015ean eta gaur egun arte zuzendaria da. Logotipoa lehoi baten burua da eta hedabide hau soilik online formatuan eskuragarri dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro J. Ramírez 2014ean El Mundo egunkariaren zuzendaria izateari utzi ondoren sortutako hedabidea da El Español. Bere alabarekin batera sortutako proiektua da, Maria Ramírez Fernández, hedabidearen izenaren eta enpresaren sortzailea, bai eta bere senarra Eduardo Suárez ere[1]. Hedabide honen berezitasun nagusia da sortu aurretik interes ikaragarria eragin zuela, bai akzionisten bai kazetariengan. Hasieratik Ramírezek hedabide ezberdina zela adierazi zuen hainbat elkarrizketetan[2], eta zuzendariaren ospea kontuan hartuta honek irrika piztu zuen.
Ezberdintasun horiek hasieratik nabari ziren, enpresa bultzatzeko crowdfunding-aren bitartez[3]. Crowdfunding konbentzionaletan ez bezala, Ramírezek akzionista eta biztanle guztiei enpresaren sorreran parte hartzearen aukera eman zien, partizipazio sozial baten truke. Honek propietatea, bozketa eskubidea eta dibidendu eskubidea ematen zien.
Edukiak[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal nagusiak:
- Última
- España: Eremu nazional espainolaren inguruko informazioa
- Opinión
- Mundo: Eremu internazionalaren inguruko informazioa
- Invertia: Ekonomiaren inguruko informazioa
- Deportes
- Cultura
- Ciencia y Salud
- Reportajes
- La Jungla: Gizartearen inguruko informazioa
Blog atalak:
- Bluper: Telebistako kate nagusien inguruko bloga
- Omicrono: Informazio teknologikoa eskaintzen duen bloga
- Cocinillas: Janariaren inguruko bloga
- MagasIN: Emakumeentzako eskainitako bloga
- Jaleos: Prentsa arrosako bloga
- ¿Cómo hacer…?: Biztanleriaren hainbat galderei erantzuteko sortutako bloga
- El Bernabéu: Real Madrid futbol taldearen inguruko bloga
- El Androide Libre: Android enpresaren inguruko bloga
- Vandal: bideo-jokoen inguruko bloga
- Series y Más: zinema eta serieen inguruko bloga
- El Blog del Suscriptor: Harpidedunei eskainitako bloga, non artikulu propioak argitaratzen ahal dituzten.
Ildo editoriala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramírezek El Español hedabidea sortuko zuela adieraztean, hau hedabide “unibertsal, independentea, berritzailea, borrokalaria, plurala, zintzoa, inteligentea eta tuiteroa” bezala definitu zuen[4]. Dena den, gaur egun El Español utzi duten hainbat kazetarik adierazi dute hedabidea “klik” gehiago erakartzen dituzten gertaerei preferientzia ematen diela benetako kazetaritzari baino[5]. Nahiz eta hedabide berritzaile bat bezala hasi, gaur egun aditu gehienek hedabide erreakzionario bat bezala definitzen dute. Eskuineko hedabidea da, ikuspuntu nazionalista espainol batekin.
Zuzendaritza[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaria: Pedro J. Ramírez. Zuzendari Orokorra: Mamen Vázquez.
Atal korporatiboan:
- Jesús Doncel, Publizitateko Zuzendaria
- David Murciano, Audientzien Zuzendaria
- Daniel Muñoz, Estrategia Zuzendaria
- Sergio Sanz, Teknologia Zuzendaria
- Verónica Milo, Produktu Zuzendaria
Erredakzio atalean:
- Miguel Ángel Mellado, Informazio Zuzendaria
- Mario Díaz, Zuzendari Laguntzailea
- María Peral, Laguntzailea Zuzendariari
- Vicente Ferrer, Opinión eta Nacional atalen Zuzendariordea
- Arturo Criado, Invertia atalaren Zuzendaria
Enpresa[7]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro J. Ramírezek bere kabuz aurrera eramandako proiektua izanik, enpresa argitaratzaile propio bat sortu zuen. Hasieran No Hace Falta Papel S.A. izena zeukan, baina 2016ean El León de El Español Publicaciones S.A. deitzera pasa zen. Ramírez enpresaren zuzendaria da eta hamahiru kontseilari gehiagok osatzen dute enpresa. Datu zehatzei dagokienez, 2019. urtean 8.974.073 euroko irabaziak izan zituen eta 10.786.774 euroko ondare garbia. Bezeroetatik 5.401.665 euro irabazi zituen eta hornitzaileetatik 2.905.773 euro.
Audientzia[8]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]El Español-ek, bere web orrialdearen arabera, 120.000 erabiltzaile erregistratu ditu eta 15.000 harpidetu. 5.000 akzionista baino gehiago ditu. Audientziaren artean, %51’9 gizonak dira eta %48’1 emakumeak, gehienak 25 eta 34 urte bitartekoak. Irakurleen ideologiari dagokionez, CISek 2015ean aurrera eramandako inkestetan ikus daiteke El Español hedabidearen irakurle gehienek PP eta Ciudadanos partiduak bozkatu zituztela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) ESPAÑOL, EL. «EL ESPAÑOL - Diario digital, plural, libre, indomable, tuyo» El Español (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Digital, Confidencial. (2015). «Pedro J. ha alquilado ya unas oficinas para su nuevo proyecto digital» Confidencial Digital (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- ↑ El diseño jurídico del crowdfunding de EL ESPAÑOL. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) LD/Agencias. (2015-01-01). «El nuevo diario de Pedro J. Ramírez se llamará 'El Español' y llegará en otoño» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Digital, Confidencial. (2018-02-21). «Nueva salida en El Español por “el cambio en la línea editorial”» Confidencial Digital (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» El Español (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- ↑ «Cargos y administradores de NOHACEFALTAPAPEL SL B87115226» www.infocif.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- ↑ «EL ESPAÑOL – Web de publicidad» publicidad.elespanol.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).