Elia Ariadna
Elia Ariadna | |||||
---|---|---|---|---|---|
476 - 515 ← Zenonis - Euphemia (en) →
474 - 475 ← Verina (en) - Zenonis → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Konstantinopla, 452 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||
Heriotza | Konstantinopla, 515 (egutegi gregorianoa) (62/63 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||||
Familia | |||||
Aita | Leon I.a Bizantziokoa | ||||
Ama | Verina | ||||
Ezkontidea(k) | Zenon I.a Anastasio I.a | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Leo (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa |
Elia Ariadna (c. 450 - 515) Bizantziar Inperioko enperatriz ezkontidea izan zen, bi aldiz, lehenik Zenonekin ezkondu zelako eta gero Anastasio I.arekin. Leon I.a enperadorearen eta Elia Verinaren alaba zen, eta erregealdia jauregi-intrigez inguratuta egon zen.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ariadna Leon I.a enperadorearen eta Elia Verinaren alaba zen, eta, amaren aldetik, Basilisko enperadorearen iloba. Arreba txiki bat zuen, Leontia, eta Julio Patriciori, Aspar militarraren semeari, ezkon-hitza ematera iritsi zen, baina 471. urtean, Arbar eta beste semeetako bat, Ardabur, hil egin zituzten eta beraz, Leontia Martzianorekin ezkondu zen, Antemio eta Martzia Eufemiaren semearekin. Bikoteak, Zenon enperadorearen, Ariadnaren lehen senarraren, aurkako matxinada bat buru zuten 478 eta 479 urteen artean, baina porrot egin zuten. Biak Isauriako eskualdera erbesteratu zituzten porrotaren ondoren. Jakina da gurasoek beste seme bat izan zutela 463. urtean, hilabete gutxira hil zena.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]457. urteko urtarrilean, Martziano enperadorea gaixotasunagatik hil zen, seguruenik gangrena bat hartuta bidaia luze batean[1]. Martzia Eufemia alabak, Antemiorekin ezkonduta zegoenak, bizirik iraun zuen. Martzianok augusto titulua lortu zuen, Pulkeriarekin, teodosiotar dinastiakoarekin, ezkondu zenean. Haren heriotzarekin amaitu zen dinastia hori, eta armadak eta bizantziar senatuak bere aita, Flavio Valerio León, enperadore izendatzea erabaki zuten, Leon I.a izenpean. 457. urteko otsailaren 7an koroatu zuen Anatolio Konstantinoplakoa patriarkak, elizako kargu horrek egiten duen lehen koroatzea izanik. Puntu horretan, Verina enperadorearen ezkontide bihurtu zen, eta Ariadna errege-familiako kide.
461. urtean, Leon I.ak erregealdia indartzeko, eskubitorez osatutako unitate militar bat sortu zuen, 300 soldaduz osatua, gehienak isauriar jatorrikoak, eta Tarasis Kodisas Rusombladiotes ofizialaren agintean egon zen, enperadorearen konfiantzazko kidea zena. 467. urtean, enperadoreak harreman hori indartu nahi izan zuen Elia Ariadna alabaren eskutik, harekin ezkondu baitzen. Erromatar hierarkiaren onura eta Konstantinoplako greziar hizkuntzako biztanleria lortzeko, suhi berriak bere izena latinera pasatu behar izan zuen eta Flavio Zenonen izena jarri. Bederatzi hilabete geroago, senar-emazteen seme ezagun bakarra, Leon II.a, jaio zen, geroago aitona tronuan ordezkatuko zuena.
Bere semearen erregealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]471. urtean, Aspar eta Ardabar patrizioak, aita-semeak hurrenez hurren eta Leon I.aren etsaiak, hil egin zituzten enperadorearen aginduz Konstantinoplako Jauregi Handian. Zenon ez zegoen oso ados bere subiranoak hartutako erabakiekin, eta horrek Bizantzioko armadan erreleboa hartzea kostatu zion.
473. urteko urrian, Leon I.ak bere biloba Leon ii.a aldarrikatu zuen Zesar, eta horrek koroaren oinordeko izendatu zuen, errege dinastiarekin jarraituz. 474ko urtarrilaren 18an, Leon I.a disenteriaz hil zen bidaia batean, bere biloba Bizantziar Inperioaren buru bilakatuz.
Leon II.a gazteegia zenez gobernatzeko, Ariadnak eta bere ama Verinak, Zenon erregeorde gisa koroatzeko konbentzitu zuten, hori 474ko otsailaren 9an egin zuten. Haatik, enperadore gaztea gaixotu eta urte horretako azaroaren 17an hil zen. Bere semearen heriotzaren aurrean, Zenon enperadore bakarra bihurtu zen, bere emazte Ariadna enperatriz bilakatuz.
Enperatriz ezkontidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikote agintari berria ez zen bereziki ezaguna. Zenonen jatorri barbaroak antipatiak eragiten zituen Konstantinoplako jendearen artean.Militarren artean ere bazeuden desadostasunak; Teodoriko Estrabonen gidaritzapean, Germaniako laguntzaileek defendatzen zuten, baina Leon I.ak ostrogodoen mendekotasuna murrizteko ekarritako isauriarrek ez zuten ondo ikusten, eta Zenon eta Illos jenerala elkarrekin gatazkan jarri ziren.
475. urteko urtarrilean, enperatrizaren amak Basilisko anaia, Ariadnaren osabaren alde egindako matxinada batek eta enperadorearenganako gorrotoagatik, errege-familiak hiriburutik ihes egin eta Antiokiara joan ziren, bertako gotorleku batean giltzaperaturik. Hiriaren barruan, altxamendu herrikoiek Teodoriko Estrabin, Illos eta Armato militarren laguntza izan zuten, oraindik hiriburuan zeuden soldadu isauriar guztiak exekutatzeko agindu baitzuten.[2] [3]
Basiliskok boterearen hutsunea bete eta augusto (augustus) izendatu zuten urtarrilaren 9an. Zenonek hurrengo 20 hilabeteak armada bat errekrutatzen igaro zituen, neurri handi batean, isauriar herrikidez osatua, eta 476ko abuztuan Konstantinoplara erasoaldi bat egiteko gai izan zen.
Hori gertatzen ari zen bitartean, Basiliskok arazo larriei aurre egin behar zien, hala nola lehengo okupatzaileak ihes egin ondoren altxor inperialean geratzen ziren baliabide-eskasiari. Basilisko zerga handiak ezarri eta kargu publikoak enkantean jartzera behartua izan zen, horrek herrian eragin zuen atsekabearekin. Elizako funtsak ere bilatu zituen, Epiniko prefektuaren laguntzarekin, Verinaren gogokoena. Beste kolaboratzaile batzuk (ahizparen maitalea, adibidez) exekutatzea erabaki zuen, haren kontra sar ez zitezen, baina denak itzuli ziren haren kontra.
Illos eta Armato armada leialetik Basiliskoren aurka abiatu ziren, eta Zenonen kausarekin bat egin zuten. Zenonek Teodoriko Handiaren laguntza zuen (Panoniako godoen buruzagia) urte hartan Konstantinopla setiatzeko. Senatuak bere erregea ere alde batera utzi zuen, eta Zenonen armadari hiriko ateak ireki zizkion, enperadoreari koroa eta tronua berreskuratzeko aukera emanez, Ariadna enperatriz izatera itzuliz.
479. urtean, Ariadna senarrarekin gatazkan sartu zen bere amaren patuari buruz, Elia Verina enperatriz emerituari buruz. Illos bi aldiz hiltzen saiatu izanagatik preso bihurtu zena.
Ariadna bere askapena lortzen saiatu zen, lehenbizi senarrarena eta gero harrapatzailearena. Illosek eskaera horri uko egiteaz gain, senarraren aurkako konjurazioa leporatu zion. Horrek, enperatrizak Illosen aurka zuen gorrotoa areagotu besterik ez zuen egin, ama bezala, hura hiltzen saiatuz.
Auziak ez zuen haratago jo, eta ez zuen epe luzeko eraginik izan. Bera Zenonekin ezkonduta egon zen hil zen arte, 491ko apirilaren 9an. Alargunak, augusto izanik, tronuko ondorengoa eta harentzat bigarren senarra izango zena aukeratzeko eskubidea izan zuen. Elia Ariadnak Flavio Anastasio aukeratu zuen, Anastasio I izenarekin koroatu zen ofizial palatino bat (isilpekoa, latinez silentiarius). Bere senar zenaren anaia Longinoren eskua ere eskaini zioten, baina ez zuen onartu. Anastasio I enperadore izendatu zuten 491ko apirilaren 11n, eta hilabete batean ezkondu ziren. Senar-emazteek ez zuten seme-alabarik izan.
Elia Ariadna 515. urtean hil zen Konstantinoplan eta Apostolu Santuen Elizan lurperatu zuten. Hiru urte geroago, bigarren senarra hiltzean, haren ondoan lurperatu zuten. [4]
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «J. B. Bury: History of the Later Roman Empire • Vol. 1 Chap. X» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
- ↑ Friell, Gerard; Williams, Stephen. (2005-08-08). The Rome that Did Not Fall. Routledge ISBN 978-0-203-98231-0. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ «LacusCurtius • J. B. Bury's History of the Later Roman Empire» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ Elton, Hugh. (2020-09-30). «Fighting for Chalcedon: Vitalian’s Rebellion against Anastasius» Religious Violence in the Ancient World (Cambridge University Press): 367–388. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).