Izen epizeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epizeno» orritik birbideratua)

Izen epizenoak dira sexu-markarik ez duten pertsona-izenak. 2019ko ekainera arte, Euskaltzaindiak sailkatzen zituen euskarazko izenak emakumezkoen eta gizonezkoen izenen artean, baina harrezkero epizenoak ere kontuan hartzen ditu[1].

2019ko uztailean, ia 500 izeneko zerrenda eman zuen jakitera Euskaltzaindiak, baina Roberto Gonzalez de Viñaspe Euskaltzaindiaren onomastikako batzordeko buruak azaldu zuenez, zerrenda dinamikoa eta zabala izateko jaio zen, eta izen batzuk une horretan zerrendan ez egoteak, ez du deskartatzen aurrerago gehituko ez dituztenik[2].

Epizenoen zerrendan dauden izen asko izen arruntak dira, hala nola Adats, Amets, Haize, edo Iraultza eta asko dira halaber leku-izenak: Abodi, Aiuri, Amaiur, Araitz, Gorbeia, Joar, Larraine, Luzaide eta beste hainbat[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia, Euskara Ehuntzen. «Irizpideak ulertzeko eta hedatzeko tresnak, denen eskura» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
  2. «Euskaltzaindiak pertsona izendegia gaurkotu du. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]