Erlatibitate berezia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlatibitate berezi» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Erlatibitate berezia (edo Erlatibitate bereziaren teoria) 1905ean Albert Einsteinek bere "On the Electrodynamics of Moving Bodies" ("Higikarien Elektrodinamikaren inguruan") artikuluan proposatutako higiduraren teoria fisikoa da. Halere, ezin uka daiteke Hendrik Lorentz fisikariak eta Henri Poincaré matematikari eta fisikariak teoriari egindako ekarpenak garrantzitsuak izan zirela; geroago Einsteinek erabiliko zituen ideien aitzindari jo daitezkeelako.

Postulatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eisteinek 1905an argitaratutako artikuluan honako bi printzipio erabili zituen erlatibitate bereziaren oinarritzat:

  • Erlatibitateren printzipioa: Fisikako lege guztiak berdinak dira erreferentzia sistema inertzial guztietan. Hau da, fisika berdina da higidura zuzen uniformean doan edo geldirik dagoen ikerlariarentzako.
  • Argiaren abiaduraren aldaezintasunaren printzipioa: Argia beti abiadura konstantez higitzen da hutsean. Abiadura hori berdina da erreferentzia sistema guztietan, 3*108 m/s ingurukoa.

Formulazio matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera baten posizioa espazio-denboran kuadribektore izeneko lau dimentsioko bektore batez emanda dago:

Bektore hauek Lorentz-en transformazioen arabera aldatzen dira, modu honetan, bi ikerlarien neurketak erlazionatu ahal dira.

Minkowski-ren espazio-denbora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minkowski-ren espazio-denbora lau dimentsioko eta kurbadura nuluko barietatea da, bertan deskribatzen dira fenomeno fisikoak erlatibitatearen teoria bereziaren esparruan. Hiru dimentsio espazial eta denborazko dimentsio bat bereizi ahal dira.

Minkowskiren espazio-denbora metrika pseudoeuklideoa du:

Lorentz-en transformazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frames of reference in relative motion.svg

Lorentz-en transformazioek bi behatzaile desberdinek lortutako magnitude fisiko baten neurriak erlazionatzen dituzte.

Demagun ikerlaria higidura uniformean dagoela ikerlariarekiko, X ardatzean eta abiadurarekin. Biek partikula bat behatzen ari dira. Erlatibitate bereziaren arabera, ikerlari batek lortutako neurketak adibidez posizioa erlazionatu ahal da besteak lortutako neurketarekin Lorentz-en transformazio baten bidez:

, , ,

era matrizialean:

non eta laburdurak erabili dira Lorentz-en faktorea eta argiarekiko abiadura erlatiboa izendatzeko.

,

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erlatibitate berezia Aldatu lotura Wikidatan


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.