Aktiboen errendimendu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errentagarritasun ekonomiko» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Aktiboen errendimendua edo errentagarritasuna ustiapenaren eraginkortasunaren neurria da, erabilitako finantza iturrien eragina kontuan izan gabe. Enpresaren emaitza eta hau lortzeko erabiltzen diren baliabideen arteko erlazioa da. Hau kalkulatzeko erabiltzen den ratioa ROI (Return on invesment) da:

Ratio honek, inbertsio moneta unitate bakoitzeko enpresak lor dezakeen emaitza neurtzen du eta eragin ekonomikoak bakarrik aztertzen ditu, finantzariorik ez. Bere emaitza oso lagungarria da industria bereko enpresa konpetitiboak alderatzerako orduan eta industriaren arabera emaitza ezberdina izango dira. Hasierako inbertsio handia behar duten enpresek, orokorrean, ROI txikiagoa izango dute.