Etiologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etiologiko» orritik birbideratua)

Etiologia (αιτιολογία, "zerbaiten arrazoia ematea", αἰτία "kausa" + -λογία)[1] fenomenoen eta gertakarien jatorriak aztertzen dituen zientzia da. Medikuntzan (patogenesia) gaixotasunen jatorria adierazteko erabiltzen da. Hitza, bestetik, Filosofian, Biologian, Fisikan eta Psikologian fenomenoen jatorria adierazteko erabiltzen da.

Historikoki Hipokrates aurkezten da kontzeptuaren sortzaile bat bezala. Antza denez hark gaixoei zera galdetzen zien:

  • Zer gertatzen zaizu?
  • Noiztik?
  • Zeren ondorioa uste duzu gertatu dela?

Horrela medikuak gaixoari gaixotasunaren jatorriaz galdetzen zion, hau da, etiologiaz.

Malariaren etiologia putzuetan sortzen diren Anopheles eltxoetan dago.

Medikuntzan etiologia gaixotasunen jatorria ikertzen du. [2] Hiru omen dira arazoak sor daitezkeen jatorriak:

Behin jatorria ondo ezagututa tratamendu egoki bat aplikatzeko aukera handiagoak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aetiology (2.edizioa). Oxford University Press. 2002. ISBN 0-19-521942-2.
  2. https://web.archive.org/web/20070630061038/http://www.widesmiles.org/cleftlinks/WS-364.html | The three C's of etiology .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]