Eztabaida:1010eko hamarkada

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Uste dut artikulu honen izenburua, eta izen berdina duen kategoriarena ere, gaizki dagoela. 1010eko hamarkada izan beharko litzateke. Berdin beste batzuekin: 1030, 1050 eta abar luze bat. Egia esan, luzeegia eskuz egiteko. Ez dakit bot batek eginkizun honetan lagundu ahal digun.—Barrie · (erantzunak hemen) 13:49, 28 Abuztua 2006 (UTC)

    Ba nik nire zalantzak ditut, eta egia esan, nahita sortu nituen horrela. Agian ez da berdin jokatuko nongo eta noizko kasuekin, baina nongo kasuan Eibar izenarekin Eibarko jartzen da (askok Eibarreko esaten duten arren), eta hori dela-eta noizko kasuarekin ere R-z amaitzen direnei -ko jarri nien (30 --> 30ko), niri belarrira ongi jotzen dit behintzat. Zenbakiekin 1 eta 5ez amaitzen direnek bakarrik daramate -eko amaiera, nire ustez, eta gainontzekoek ez. Datekin gauza bera, Abenduaren 10ko... hala uste dut nik. Bestalde, hamarkadekin batzuetan eko eta beste batzutan ko jartzeak txantiloiak sortzea dezente zailtzen du. Nik dagoen horretan utziko nuke. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:33, 28 Abuztua 2006 (UTC)
    Euskaltzaindiak ere 1990eko forma erabiltzen du, arrazoi duzu. Dena dela, txantiloiak sortzearen arazoa pisutxua dela esango nuke, eta baita bilaketak egiteko ere (beti ere berbideraketak posible direla kontuan izan dezakegu, eta agian horrelako zerbait egin genezake). –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:38, 28 Abuztua 2006 (UTC)
    Egia esan, nik ez dut aurkitu honi buruz ezer azaltzen duen orririk, eta zuri ez bezala, belarrira gaizki jotzen dit. Egongo dira beste kasu antzeko batzuk.—Barrie · (erantzunak hemen) 15:00, 28 Abuztua 2006 (UTC)

    Hasi eztabaida bat 1010eko hamarkada artikuluari buruz.

    Eztabaida berria hasi