Eztabaida:Adimen-gaitasun handiko haur

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo, Joxemai:

Karmen eta Amaia gara, eta ikusi dugu artikuluaren izenburua aldatu duzula. Horren aurrean, gure galdera zera da: zer dela eta aldaketa hori? Artikulua idatzi baino lehen, zalantza izan genuen terminologia zela-eta. Horren harira, Zuk talentu hitza aukeratu duzu izenbururako eta guk, berriz, gaitasun handia aukeratu genuen. Gure aukeraketa egiteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren orientabideak jasotzen dituen txostena hartu dugu aintzat. Hala, gidaliburu horrek adimen-gaitasun handiak terminoa erabiltzea proposatzen du, talde horretako gizabanakoaren aniztasuna kontuan izanda. Izan ere, sarritan, hainbat termino espezifiko bereizi gabe erabiltzen dira, sinonimoak balira bezala: superdotazioa, talentua, goiztiartasuna, prodijioa, jenioa, gaitasunak dituen ikaslea...(ik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila: Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak, 11. or.) —Aurreko iruzkin sinatugabea Aerostarbe (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-12-10, 15:47).