Eztabaida:Beriain (mendia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Azken bolada honetan, “Beriain” izena zabaltzen ari da erdarazko “San Donato” mendiaren euskarazko ordain gisa. Bistan da, baina, Berain behar duela, “i” bakar batez. Halaxe esan eta esaten dute bertakoek. “Beriain” (bi “iz”, alegia) 1920an agertu da lehenbizikoz, Instituto Geográfico y Catastral delakoan. Galar Zendeako herri baten izenak “kutsatu” du, Beriain baiteritzo, horrek bai. Euskaltzaindiak sub judice du afera, ez baitu ordaindik erabaki. Berain mendia Euskal Herriko bihotz-bihotzean dago, bertan baitago Olibesario izeneko alderdia, berriki gure Herriko erdigunetzat jo dutena.