Eztabaida:Bernart Etxepare

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jose Luis Orella Martínez ala Jose Luis Orella Unzue[aldatu iturburu kodea]

Lehenengo oharrean, hitzez hitz, hauxe azaltzen da:

"Jose Luis Orella Martínez historialariak LVP liburuko Patxi Altunak paratutako edizio kritikoan aipatzen du Julien Vinsonek uste zuela arrazoi moralak zirela atxiloketaren kausa. Jose Luis de Orellak, ordea, hipotesi politikoaren alde agertzen da LVPko edizio kritiko horren hitzaurrean".

Baina Patxi Altunak paratutako edizio horretan "Jose Luis Orella" azaltzen da soilik.

Kontua, lehenengo deitura eta izena berdina duten bi historialari daudela. Nire ustez, Jose Luis Orella Unzue da dudarik gabe. Zergatik? Patxi Altuna Deustuko Unibertsitateko Donostiako kanpuseko euskal filologiako irakasle. Jose Luis Orella Unzue ere Deustuko Unibertsitateko Donostiako kanpuseko irakasle izan zen, kasu honetan Historiakoa eta Erdi Arokoa zehazki. Hortaz litekeena Patxi Altunak azken honi eskatu izana hitzaurrea egiteko eta ez J. L. Orella Martínez-i.

Gainera, J.L. Orella Unzue euskaltzalea eta euskal gaietan aditua da (bere bibliografia ikusi), Nafarroako konkistari buruz artikulu batzuk idatzi zituelarik aspaldi. "LVT" Erdi Aroaren amaieran idatzi zenez, Nafarroa Beherean, Nafarroako 1512ko konkista eta handik hogeita hamar bat urteetara, litekeena da beraz Unzue izatea eta ez beste Martínez hori.

Baina badago oraindik arrazoi hobe bat: Patxi Altunaren edizio kritikoa 1980koa da. J. L. Orella Unzue 1935ean jaio zen, Gerra Zibila hasi baino urtebete lehenago, berrogeita bost urte zituen beraz.

J. L. Orella Martínez ordea 1966ean jaio zen, hortaz HAMALAU urtetxo zituen. Ezinezkoa inondik ere bera izatea.

85.85.91.89 16:17, 16 uztaila 2022 (CEST)[Erantzun]