Eztabaida:Bizia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hilabete batzutan hemen ezer idatzi gabe
egon ondoren, itzuli naiz eta artikulutxo
batzu idatzi ditut, harrokeriarik gabe.
Eta hau aurkitu dut:
Idazten dena egiazko den edo ez kontrolatu
beharrean, itxurari lehentasuna ematen zaiola,
egitura bat eskatuz.
Zergatik ez?
Hortarako denbora dutenak egin dezatela.
Nik jakintzari lehentasuna ematen diot.
Eta hemen ezin baldin bada, Sarea zabala da
eta aukera faltarik ez dago...
Jaia51 15:16, 25 Ekaina 2006 (UTC)

Biak dira garrantzitsuak, bai jakintza eta bai itxura. Wikipedia, ordea, web osoa bezalaxe, hiperloturetan oinarritzen da, eta guzti horrek egitura bat izaten du, ez da testu soila. Horregatik, gehitu duzun informazioa oso interesgarria izan daitekeela uste dut, inongo zalantzarik gabe, baina irakurgarria eta bilagarria izan dadin, egitura bat, sailkapen bat eta lotura batzuk izatea ezinbestekoa da. Ez gara papereko entziklopedia bat sortzen ari, webgune batean baizik, eta horrek suposatzen duen ezberdintasuna ulertu beharra dago. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:28, 25 Ekaina 2006 (UTC)

Bizia/Bizitza[aldatu iturburu kodea]

Ez dakit euskaraz desberdintasunik dagoen bi hitz hauen artean, baina beste hizkuntzetan ez asko (life, vida...). Badago artikulu bat, bizitza izenekoa. Birzuzenketa orri bat sortu behar da ala zer?—Barrie (erantzunak hemen) 10:06, 26 Ekaina 2006 (UTC)