Eztabaida:Bizikleta bide

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizikleta bidea, txirrindularitza bidea, bidegorria[aldatu iturburu kodea]

Aupa Joxemai, "Bizikleta" hitzaren ordez "txirrindularitza" erabiliz egiten ari zaren aldaketekin ez nago ados. Nire ustez txirrindularitza eta txirrindulari hitzek kirolari dagokion esparrura okertuta daude, eta ez du osorik hartzen bizikletaren erabilerak azken aldian izaten ari den zabalkundea, batez ere hirietan. Nire ustez askoz egokiagoa da "bizikleta" erabiltzea, bai eta "bizikletari" erabiltzea beharrezkoa denean. Honi lotuta, "bidegorri" hitza ere ez da batere egokia azken urteetan sortzen ari diren bizikleta bide berriak izendatzeko; beraz, ezin da erabili "bizikleta bide" kontzeptuaren baliokide gisa. Bizikleta bide artikuluan (orain zuk "txirrindularitzarako bidera" mugitu duzuna) azaldu nuen zergatik ez den egokia. Gasteizko Udalean bizikleta hirirako garraiobide gisa sustatzeko lanean ari naizenez, nahikotxo egin dut lan kontzeptu horiekin eta horregatik iradokitzen dizut "bizikleta", "bizikleta bide" eta antzekoak erabiltzea egokiagoa dela, eta hobe dela "txirrindulari" hitzaren eratorriak kirolerako uztea eta "bidegorri" bizikletentzako bide jakin batzuk izendatzeko erabiltzea, ez bizikleta bide guztien sinonimo gisa.--Assar; (erantzun hemen) 10:42, 7 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo, Assar. Nire aldaketak honetan oinarritzen dira: bizikleta bideak ez dira soilik bizikletaz ibiltzeko (trizikloz eta beste gurpildun gailuekin ere ibiltzeko dira); hortik txirrindularitza jartzearen arrazoia. Ez nago ados txirrindularitza kirolarekin soilik lotzearekin. Txirrindularitza (ciclismo, cycling, cyclisme, ...) Wikipediako artikuluetan ikus dezakezunez, kirolaz gainera, aisiarako jarduera eta garraiobidea ere bada. Donostian bizi naiz eta hirian ibiltzen diren bizikletariei txirrindulari deitzen zaie. Eta baita triziklo, monoziklo, etzanda eragiten diren gurpildun gailuen gidariei ere. Bidegorriari buruz, gaineratu daiteke hasieran batzuetan bidegorri deitzen zaiola (izan ere, bidegorri bizikleta bidera birzuzentzen du). - --Joxemai; (erantzunak) 13:03, 7 urtarrila 2014 (UTC)
Aupa berriro. "Bizikleta bide" egokiagoa dela pentsatzen jarraitzen dut. Badakit bizikleta bideetan beste ibilgailu batzuk, baita beste ziklo batzuk ere, ibil daitezkeela. "Ziklo" diot legedian horixe erabiltzen delako bizikletaz aparteko beste guztiak ere adierazi nahi direnean (monozikloak, trizikloak, etab.) Baina bide horiek sortzearen zergatia ez dira beste ibilgailu horiek, bizikletak baizik: bizikleta da itu nagusia, gainerakoak ondoren datoz. Konparaziorako, trenbideetan ere beste ibilgailu batzuk ibil daitezke, baina horrek ez du esan nahi "trenbide" izena ez dela egokia. Gainerako zikloek ere bide horiek erabil ditzaketela adierazi nahi bada, egokiago deritzot "ziklobide" hitzari.
Bestalde, "bizikleta bide" nire ustez egokiagoa da, beste garraiobide batzuetarako erabilitako "ibilgailu mota"+"bide" eskema jarraitzen duelako (trenbide, gurdibide).
Azkenik, kategoriei dagokienez, ikusi dut kategoriak ere berrizendatu dituzula ("Txirrindularitzarako bideak", "Txirrindularitzarako azpiegiturak"), baina hor ere uste dut egokiagoa dela esaterako "Bizikleta azpiegiturak" erabiltzea, koherenteagoa baita Bizikleta aparkaleku, Bizikleta mailegu eta kategoria horretan egon daitezkeen gainerako artikuluekin.
Hor nire argudioak. Ez dut ezer mugituko eta dagoen bezala utziko dut, baina mesedez bota beste begirada bat gaiari.--Assar; (erantzun hemen) 11:38, 12 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo, Assar. Ados, zure argudioekin. Nire aldetik behintzat izenburua eta kategoriaren izena alda ditzakezu, baina artikuluan beste zikloak ere ibili daitezkeela aipatu behar dela pentsatzen dut. - --Joxemai; (erantzunak) 12:27, 12 urtarrila 2014 (UTC)

Eskerrik asko Joxemai.--Assar; (erantzun hemen) 18:50, 8 otsaila 2014 (UTC)