Eztabaida:Donostiako Udal Liburutegien Sarea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau froga bat da, adibidez liburutegien zerrenda aurkezterakoan lauki bat egin daiteke eta datu gehiago erantsi: helbide postala, email helbidea, web orriaren lotura.-Arantxa Arzamendi (eztabaida) 13:06, 15 urtarrila 2014 (UTC)

Ez nago ados helbide postalak eta antzekoak jartzearekin. Wikipedia entziklopedia bat da, ez direktorio bat. - --Joxemai; (erantzunak) 14:48, 15 urtarrila 2014 (UTC)

Ederki Joxemai, ados zuk esandakoarekin. -Arantxa Arzamendi (eztabaida) 18:23, 15 urtarrila 2014 (UTC)

Aspalditik nenbilen artikulu hura honera birzuzentzeko asmoarekin, baina orain hau sortu dela ikusi dudanez, abiarazi egiten dut eztabaida. Hura honen atal nagusia da. Auzoko liburutegiei buruzko artikulu bana egiteak ez du pena merezi. Entitate nagusiak eta besteek zuzendari bakarra dute, gainera, eta horrek osotasun bat eratzen dutelako erakusten du. - --Joxemai; (erantzunak) 14:48, 15 urtarrila 2014 (UTC)

Ontzat ematen dut artikulu hau Donostiako Liburutegi Nagusiarekin lotze. Auzoko liburutegiekin ados, ez du merezi artikulu bana egiteak. -Arantxa Arzamendi (eztabaida) 18:23, 15 urtarrila 2014 (UTC)
Aurkako iritzirik izan ez denez, batu egin behar ditut biak. - --Joxemai; (erantzunak) 09:14, 16 urtarrila 2014 (UTC)
Agian ez dut ondo ulertu, nik bi artikulu ikusten ditut: Liburutegi Nagusia eta Udal Liburutegi Sarea. Beste aukera bat da artikulu bakar bat egitea. Kasu horretan Liburutegi Nagusiaren historiarekin hasi eta ondoren Sarea azaldu, zerbitzuekin eta datu estatiskoekin. Amaieran, guztiaren bibliografia. Joxemai, horrela ondo ikusiko zenuke?-Arantxa Arzamendi (eztabaida) 09:39, 16 urtarrila 2014 (UTC)