Eztabaida:Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Besteek herrialdea dute hasieran, eta honako hau bukaeran... :S Kabri, (erantzunak hemen) 20:08, 25 Uztaila 2006 (UTC)

Aurretik ere eztabaidatu genuen hau, eta nik behintzat iturri fidagarri guztietan herrialdea amaieran ikusten dut, eta horrela erabili ohi da euskaraz. Batzuek herrialdea dute hasieran ezer argituta ez dagoelako eta mugimendu asko egiten zaizkielako errege-erregina artikuluei. Bozketa bat egin genezake, baina horrelakoetan egokiena erabilera egokia zein den jakitea da. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:17, 25 Uztaila 2006 (UTC)

Euskaltzaindiaren arauen dokumentu batean honako testu hau aurkitu dut:

c) Aro Berrian zehar Nafarroako Errege-Erregina titulua salbuespen gisa baino ez erabiltzeko arrazoiak funtsean bibliografikoak dira, hots, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako Errege bilakatzen den unetik, Nafarroako Errege-Erregina titulua ez da ia-ia erabiltzen erreferentzia bibliografikoetan. Alegia, eta bi adibide baino ez ipintzearren, Filipe II.a Espainiakoak eta Luis XIII.a Frantziakoak, biek, Nafarroako Errege tituluari eutsi zioten, baina beraiei buruz idatzi diren milaka liburuetan normalean ez dira titulu horren bitartez aipatzen (gogora, Filipe II.a Espainiakoa Nafarroako V.a dela, eta Luis XIII.a Frantziakoa Nafarroako II.a, baina era horretako erreferentzia bibliografikorik ez dugu inon aurkituko, genealogistaren baten aipamen eruditoren batean ez bada).TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:23, 25 Uztaila 2006 (UTC)