Eztabaida:Elx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ene ustetan jatorrizko izenak erabil beharko genituzke: Elx, Alacant, Baix Vinalopó etab. --ziberpunk 09:19, 3 Martxoa 2006 (UTC)

Ba bai, Bajo Vinalopó ez behintzat... jartzekotan Vinalopó Baxua edo Baix Vinalopó, baina ni ere jatorrizko izena mantentzearen aldekoa naiz. --TXiKi 9:43, 3 Martxoa 2006 (UTC)
Nik dakidala, beti izan dira Alicante, Castellón, Elche... gainera, gaur egun, ofizialak horiek dira. Alicante eta Castellón-en kasuan, Alacant eta Castelló ere onartzen dira. Hau, Guipúzcoa eta Gipuzkoa bezala da; biak dira ofizialak dagokien hizkuntzan. Kabri, (erantzunak hemen) 16:48, 3 Martxoa 2006 (UTC)
Ni ere jatorrizko -katalanezko- izenak erabiltzearen alde nago; gaur egun erabilera hori orokortuena da, gainera, euskarazko prentsan. iker

Valentziera[aldatu iturburu kodea]

Katalanaren dialektoak

Valentziera hizkuntza ez da berez existitzen, Katalanaren dialekto bat baino ez da linguista gehienentzat. Hau da, Mutrikuera ez da hizkuntza bat, nahiz eta Batuatik dagoen ezberdintasuna Gironan hitz egiten den katalana eta Elxen hitz egiten dena baino askoz handiagoa izan. Are eta geihago Valentziera hizkuntza ikusten baduzu konturatuko zarete redirect bat dela katalanerara. Kontutan hartuta ondoko irudia, ca:Valencià definiziotik hartuta nik biak jarriko nituzke zuzenean artikuluan, hau da, hizkuntza: Katalana (Valentziera). Zuek zer deritzozue?—Theklan 14:53, 3 Martxoa 2006 (UTC)

Balearretan orduan balearra ez katalana. Izen ezberdineko hizkuntz berbera dira. Bien hiztegiak berdinak dira, hitz batzuk soilik dira ezberdinak, gipuzkera eta bizkaiera bezala baina biak euskara dira. Kabri, (erantzunak hemen) 15:46, 3 Martxoa 2006 (UTC)
Ados nago neurri batean, bi hizkuntzen arteko ezberdintasunak oso txikiak baitira, baina beraiek beti ezberdintzen dute. Theklanekin ados nago Katalana (Valentziera) jartzearen ideia horrekin. Ikus dezakezue ca:Català eta ca:Valencià sarrerak desberdinak direla, euskarazko bertsioan gaur goizean jarri du Ziberpunkek berak Valentzieratik Katalanerako berbideraketa (eta ez nago konforme, bakoitzak bere informazioa izan dezake eta). Laburbilduz, Elx-en Katalana (Valentziera) hitz egiten dela jarriko nuke, baina Katalana, Valentziera, Mallorkera, Algerera, etab. sarrera ezberdinak izatea beharrezkoa deritzot. TXiKi, 15:56, 3 Martxoa 2006 (UTC)
Ez dakit ondo ulertu didazun, Kabri. Nik uste dut biak hizkuntza bera direla eta horregatik Hizkuntza: Katalana jartzea proposatzen dut. Baina parentesi artean Valentziera jartzeak informazio extra bat ematen du. Berez Valentzieraren barruan Alakanti azpidialektoa hitz egiten da Elxen. Hau da, nire proposamena Durango- Hizkuntza: Euskara (Bizkaiera) jartzea bezala litzateke. Hala ere TXiKi, ez dut uste beste kasuetan beharrezkoa denik, hau da, gakoa da Valentzian PPk gobernatzen duenez eurek sortu dutela hizkuntza ezberdina delaren sentsazioa. Baina ez da horrela, Valentziako Unibertsitatean irakasten den filologia Katalandar Filologia da eta ez da existitzen departamentu honen arabera Valentziar Filologia. Beraz informazioa ematea ondo dago edozein entziklopediatan, baina ez dut uste Algerera edo Mallorkia jartzeak merezi duenik, ikusten baduzu Mallorkan hitz egiten den dialektoa eta Tarragonan hitz egiten denak oso antzekoak baitira. Hau da, eta antzeko eredua jartzearren, Durango Bizkaiera jarriko genuke, baita Elorrion ere, beraz ez genuke jarriko Euskara (Bizkaiera - Durangera) eta Euskara (Bizkaiera - Elorriera) nahiz eta bi herrietan hitz batzuk modu ezberdinean ahozkatu. Ez dakit ondo ulertu zaidan.—Theklan 17:23, 3 Martxoa 2006 (UTC)
Nik valentziera katalanaren sinonimoaren zentzuan erabili dut. Hau da, euskal herrian lekuren arabera euskara modu ezberdinetan (euskara, eskuara, etab.) deitzen den moduan, hala gertatzen da han ere, eta Elx-en valentziera esaten diete beraien hizkuntzari. Horregatik egin nuen redirect-a ere. Nik mantenduko nuke eta disambiguation erabili dialektorentzat. Izan ere ca:Valencià artikuluan lehenik eta behin hori diote, valentziera valentziako herrian katalana kataluniako printzerriaren modukoa dela. --ziberpunk 08:14, 4 Martxoa 2006 (UTC)