Eztabaida:Energia nuklear

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Energia nuklearra gaur egungo energiarik babesena da, hainbat abantail ditu, adibidez, energia asko sortzen duela, ez duela kutsatzen, etab, baina desabantailak ere badaukaz, izan ere, zentral nuklearretan, energia elektrikoa sortzeko energia nuklearra erabiltzen da, hau lortzen da, uranio konbustible moduan erabiliz, baina zentral nuklear batean eskape edo akats bat egoten bada, ingurukoa erradioaktibitatearen ondorioz kutsatuko zan.

Horrelako baieztapenak egin baino lehen, energia nuklearrari buruzko informazio gehiago bildu beharko zenuke, eta datuak eman:
  • "energia asko sortzen dauala": beno, Interneten "energia itzuleraren tasa" (EROEI: energy return on energy investment; TRE: tasa de retorno energético) kontzeptuaren inguruan dauden ehunka dokumentuak irakurri beharko zenituzke lehenengo. Hemen daukazu adibide bat, hemen beste bat. Aditu gehienek diotenez, energia nuklearrarentzako tasa hori 4 inguruan dago, hau da, 4 energia unitate ekoizteko energia unitate bat gastatu behar duzu (petrolioarena duela 100 urte 80koa zen, 1970eko hamarkadan 30ekoa, gaur egun 10ekoa da). Noski, hori gaur egun, oraindik uranioa lurpetik ateratzea merkea delako, eta uranioa lurpetik ateratzeko petrolioa daukagulako. 10 urte barru ikusiko dugu. Eta hori kontuan izan gabe zenbat energia beharko den hondakin erradioaktiboak leku seguruan mantentzeko 5.000 urtez... ah, beno, energia nuklearraren defendatzaileei detailetxo hori ahaztu egiten zaie. Carpe diem. Zein gobernuk dauka, ez 5.000 urterako, besterik ez bada 100 urterako babes planak? Energia nuklearra duela 50 urte hasi zen aprobetxatzen, eta oraindik ez dago gebernurik hondakinekin zer egin dakienik.
  • "ez dauala kutsatzen": Uranioa kontzentrazio txikiko meetatik ateratzen bada (gero eta gehiago horrela izango da, mea onenak amaitzen ari baitira), zentral nuklear baten ziklo osoaren CO2 ekoizpena gasezko zentral batenaren kantitate bera da. Hemen ingelesez txosten osoa eta hemen laburpen bat gaztelaniaz.
  • "uranio konbustible moduan erabiliz": gaur egun munduan existitzen diren eta eraikitzen ari diren zentral nuklearrekin bakarrik, uranioa 50 urtetan amaituko da. Hau da, petrolioa baino apurtxo bat beranduago. Petrolioaren egungo kontsumoa zentral nuklearrez ordezkatu nahi baduzu, orduan askoz lehenago.
Azkenik, uranioa hain energia iturri errentagarria bada, zergatik behar ditu gure zergetatik ordaindutako dirulaguntzak?
--Assar; (erantzun hemen) 18:53, 31 Martxoa 2008 (UTC)