Eztabaida:Erlatibitatearen teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pare bat gauza comentatu nahi nituen. Artikulo hau osatzean, berezkoa deritzot erlatibitate berezia eta erlatibitate orokorra artikulu desberdinetan paratzea. Argi dago ez direla gauza bera eta konfusioa sor diezaoike gaiaz ez dakien norbaiti. Artikuluan dio Maxwellek asmatu zuela erlatibitate hitza, nik ulertuta neukan Poincarèk 1904ean (Einsteinen artikuluak baino lehenago) ezagutzen zituela erlatibitate bereziaren ondorio batzuk eta batez ere Erlatibitatearen Printzipioa postulatu (sistema inertzial guztietan lege fisikoak berdinak direla esan duen printzipio hori), egia da ezin dudala ziurtatu Poincarèk horrela deitu zionik baina nire ustez erlatibitate hitzak Galileoren garaietatik ibili zen alde batetik bestera. Seguraski artikuluak esan nahi duena da Maxwellek teoria honi jarri ziola izena baina iluna iruditzen zait.--EnekoSanchez, Erradazu 20:51, 24 Urtarrila 2007 (UTC)

Guztiz ados erlatibitate berezi eta orokorraren artikuluak idatzi behar direla eta artikulu ezberdinetan egon behar direla. Hala ere, erlatibitatearen teoriaren artikuluak bi teoria horien aipamenak ere egin behar direla sinisten dut, hortik "erlatibitate berezia"ren atalaren izenburuaren azpian jarritako "artikulu nagusia: Erlatibitate berezia! lotura.
Bestetik, erlatibitatearen ideia Galileoren garaitik dator, eta ni irakurri dudan iturrietan zera diote, Einsteinek Maxwellen teoriak bai eta Lorentzen transformaketak ideia honi gehitu zizkiola. Poincarren jakintzaz bai ez dakidala ezerrez. Usogorri; (postontzia) 13:37, 25 Urtarrila 2007 (UTC)
Gaztelerazko Wikipedian Poincareri buruzko artikuluak dio berak postulatu zuela Erlatibitatearen Printzipioa. JM Aguirregabiriaren Mekanika Klasikoa liburuan ere Poincare agertzen da erlatibitatearen printzipioa postulatu zuela esanez. Besterik gabe, debora daukadanean saiatuko naiz artikulua osatzen.--EnekoSanchez, Erradazu 16:37, 25 Urtarrila 2007 (UTC)