Eztabaida:Etxe eskola

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskertuko nuke etxe eskola terminoa ez oker erabiltzea. Donostian Frankismo garaian eskola mota ugari zeuden: moja eta fraideen eskolak, eskola publikoak, akademiak, ikastolak eta etxeetan ematen ziren eskolak. Etxe eskola horiek erderaz ematen ziren, nahikoa zen magisterio titulua edukitzea norberak etxean eskolak emateko. Ikastolak beste gauza bat ziren, gerra aurrean aritutako emakume maestrek euren etxeetan hasi ziren euskaraz irakasten eta IKASTOLA deitzen zieten, bai andereño lana egiten zutenek, bai bertara haurrak eramaten zituzten gurasoek. Beraz ikastolak euskaraz irakasten zuten. Etxe eskoletan berriz erderaz irakasten zuten. 50. hamarkadan Donostiako Gros auzoan ikastola bat besterik ez zegoen, Karkizano kalean, eta etxe eskolak gutxienez bi bat Mirakruz kalean eta bestea Zabaleta kalean. Miren Egaña Goya Karkizano kalean aritu zen Mª Dolores Goyaren ikastolan.