Eztabaida:Gaskoinia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo! Nire zalantza da ea zuzena ote den Baiona okzitaniar hiritzat hartzea. Nik hiri gaskoien zerrendatik kenduko nuke. Zazpi 9 Uztaila 2007 00:30

Aupa. Eztabaida bera izan zen Okzitaniaren artikuluan. Han azkenean Baionaren aipamena kendu egin zen. Nik ere Gaskoniako zerrendatik kenduko nuke, baina ondoren aipamen bat ere jarriko nuke, zenbaitek Baiona Gaskoniaren parte bezala hartzen dutela eta Baionan gaskoinera ere mintzatzen dela esanez. --Orereta (erantzunak) 10:43, 9 Uztaila 2007 (UTC)

Baiona berriro[aldatu iturburu kodea]

Baiona Lapurditik aldendu zenetik mugako hiria bihurtu zen euskal eta gaskoi herrien artean; oker ez ba nago Saint-Esprit herri gaskoia (Aturriko iparraldean) Baiona hiriko barrura sartu zen XIXg. mendean. Beste aldetik Lapurdi, Baxenafarra eta Xuberoko iparraldeko zenbait lekutan gaskoiera mintzatzen da aspalditik. Mugak estatuen kontua da, ez jendearena.