Eztabaida:Gerardo Markuleta

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia

Oñati, 1963.

Orain dela zenbait urte Gasteizen du bizitza lekua. Unibertsitate ikasketak Donostian, Oviedon eta Gasteizen. Hispaniar eta Euskal Filologietan lizentziatua. Zinpeko euskara-itzultzaile agiriduna. Garai batean irakaskuntzan aritu ondoren, itzultzailea da.

Literatur iruzkinak eta iritzi artikuluak aldizkari eta egunkari ugaritan. Lau poema liburu argitaratu ditu, aurreneko biak "Jon Iriberri" ezizenaz: Larrosak noizean behin (1990, Erein) eta Sagarraren hausterrea (1994, Erein). Gainerako biak bere izenaz: Hauta-lanerako poemategia (2000, Erein), eta Batak ez du bestea kentzen (2003, Alberdania).

Haurrentzako kontakizun bat ere badu argitaratua: Asier eta egia gurutzatuen liburua (Erein, 1995, Lizardi saria). Eta errelato-bilduma bat Iban Zalduarekin batera: Ipuin euskaldunak (1999, Erein).

Literatur itzulpen ugari egin du frantses, katalan, galego eta gaztelaniatik euskarara: Julio Cortázar-en Oktaedroa, (Ibaizabal, 1992), Eduardo Galeanoren Hitz ibiltariak (Txalaparta, 2000), Zenbait poeta katalanen antologia (Ibaizabal, 1997); Arkimederen hareneko te hura (Desclée de Brouwer, 1996) itzulpena IBBYko nazioarteko ohorezko zerrendarako hautatu zuten 1997an.

Euskal poesia gaztelaniaz eman izan du: Kartografia (Rikardo Arregi Díaz de Heredia, Cartografía, Bassarai 2000), Bitartean heldu eskutik (Kirmen Uribe, Mientras tanto dame la mano, Visor 2004), eta beste hainbaten poemak zenbait antologiatan (Atxaga, Sarrionandia, Lete, Aranbarri, Olasagarre...). Juan Luis Zabalaren Galdu arte eleberria ere gaztelerara eraman zuen: Hasta la derrota, siempre (Hiru, 1998).