Eztabaida:Helio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu honek esteka gehiegi dauzkala iruditzen zait. Adibidez, "likido" artikulura joateko esteka bakarra jarrita (artikuluaren hasierako paragrafoan) nahikoa litzatekeela uste dut.--Assar 13:06, 30 Urtarrila 2008 (UTC) Ados, kenduko ditut soberan dauden estekak, barkatu baina artikulua itzultzen nabil eta estekak jartzerakoan momentuan burura datorzkidanak jartzen ditut pentsatu gabe, saiatuko naiz aurrerantzean beharrezkoak bakarrik jartzen. Eskerrikasko ankasartzeak zuzentzeagatik!Eren

Beno, egiten ari zaren lana kontuan izanik, gauzatxo horiek ez dira kezkatzeko modukoak. Beste gauza bat bakarrik: zenbakietan puntuak eta komak aldatuko bazenitu, ingelesezko sistema erabili ordez euskarak erabiltzen duen sistemara moldatzeko, hobeto. Adibidez, 1234.56 idatzi ordez, 1.234,56 idatzi beharko zenuke.--Assar 07:02, 1 Otsaila 2008 (UTC)
Barkatu, zenbakien kontuan justu nik aipatutako aldaketa hori egin ez duzun bakarrean begiratu dut. Ikusi dut besteetan ondo daudela.--Assar 07:05, 1 Otsaila 2008 (UTC)