Eztabaida:Historia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Oso ondo dirudit artikuluan aldaketak egitea bai eta errotik aldatui nahi bada aldaketa horiek burutzea (taxuzkoak badira noski) baina behintzat formatua zaindu, ez utzi artikulurik izenburuak gaizki jarrita ta ia irudirik sartu gabe, ados textua idaztea dela zailena baina tira, artikuluak ez dira "cajon desastre" bat antolakuntza pixkatxo bat behar dute. lankide:Eren


Taula gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

"Giza historiaren sailkapen tradizionala" izeneko taula gaizki dago. Alde batetik, ez da inoiz 0 urterik izan. Historia K.a. 1 urtetik K.o. 1 urtera pasatzen da. Banaketa hori Erdi Aroan egin zen, eta ez zeukan zentzurik 0 urtea ezartzeak. Kristo jaio zenean Kristo ondorengo aldira igaro zen historia. Bestetik, Historia aurrea eta Historia ez dira horrela bereizten. Historia aurrea gizakia idazten hasi baino lehenagoko etapa da, taula horretan protohistoria izenez agertzen dena. Izan ere, historia aurrea Aintzinatearen aurretik dagoen guztiari deitzen zaio, hau da, gutxi gora-behera gizakia lurrazalean agertu zenetik Egipto eta Babiloniako lehen zibilizazioak sortu aurreko aldiari. Horren ondoren Aintzinatea letorke, lehenengo zibilizazio horiek sortu zirenetik Erroma iparraldeko herrien ("barbaroen") esku gelditu zen arte.

Taula aldatzea beharrezko ikusten dut. Nik ez dakit nola aldatzen diren, beraz, dakienak egin dezala mesedez. Bestela taula kendu egingo nuke, akatsez beterik dago eta. Hurren arte. Xabier, zuen erantzunen zain

Lehenago artikulu honen bukaeran zegoena[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honen bukaeran zegoen atala ezabatu egin det, moldatzen saiatu nintzen baina beste ohar batean diodan bezela textua baten batek gaizki txertaturikoa zen.