Eztabaida:Iñaki de Juana

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iepa! Nik bi esaldi kenduko nituzke (edo gutxinez informazio hori nondik lortu den eta non agertzen den argitu), nire ustez hemen agertzeko modukoak ez direlako, batetik; eta agian ezin direlako frogatu, bestetik (ez dut uste hedabide batean ateratzeagatik zurrumurrua izateari uzten dionik). Zehatzago, bi esaldi hauetaz ari naiz: 1) ETAk Alberto Jimenez-Becerril Sevillako zinegotzia eta emaztea hil ostean (1993ko martxoan), ETAko hiru presoek, tartean Iñaki de Juanak, "euren malkoak gure poza da, eta barre-leherketan bukatuko dugu" zioen gutun bat idatzi zuten. Hori komunikabide espainol batzuetan agertu zen, bai, baina zein sinesgarritasun du horrek? Frogatua dago? 2) De Juanak adierazi zuen gose-greba familiak eta lagunek eskatzeagatik bukatu zuela. Hori horrela da? orereta, (erantzunak) 23:00, 25 Urtarrila 2007 (UTC)

"Terroristak" kategoria[aldatu iturburu kodea]

"Terroristak" kategoria ez zaidala asko gustatzen esan beharra dut, termino hau baloratiboa da deskriptiboa baino gehiago eta kutsu propagandistikoa dario. Zergatik ez daude Che Gebara edo Ho Chi Minh kategoria honetan? "Terrorismoa" definitzeko adostasunik ez dagoenez, nik nazioarteko prentsak egiten duen bezala "talde armatuko kide" edota "ekintzaile" bezalako definizioak erabiliko nituzke, komunikabide espainiarren topikoak ("erahiltzaile","terrorista"...) beharrean. --Gorka alustiza, Postontzia 11:55, 22 Otsaila 2007 (UTC)

"Terroristak" kategoria[aldatu iturburu kodea]

Ados nago aurrekoak esandakoarekin?

Nola bultzatu aldaketak artikulu honetan??

Lehenik eta behin ez dagoelako frogatuta champanarena eta gainera helburu propagandistikoei erantzuten diola uste dudalako.

Terrostitak??

Badakigu ze nolako karga propagandistikoa euki duen hitz hori mundu osoan zehar. Disidentziaren edo etsaiaren borroka kriminalizatzeko erabili da, baina ez dut uste hitz zientifiko bat denik. Gainera ez dut uste kontsentsua egongo denik hitz horren erabilpenean.

Zergatik ez ETAkideak?

Terroristak kategorian erakunde terrorista bezala kontsideratuta dauden munduko talde eta pertsona guztiak agertu beharko litzateke, eta ez ETAko militanteak soilik ETAkideak kategorian bezala

Uste dut ETAko kidea dela jarri beharko genukela, azken finean presoa bada,eta idazlea ere, baina ezaguna baldin eta bada ETAko kidea izateagatik da.Nafarroa 16:41 2007ko martxoaren 16a

Baina gaur egun ez dago espetxean (edo orain daukaten lekuan) ETAko kidea izateagatik, bi iritzi artikulu idazteagatik baizik. Era berean, ni ere "terroristak" kategoria hori kentzearen alde nago (ez baita ez zehatza, ezta objektiboa ere). Lankide:Orereta 16 Martxoa 2007, 16:50