Eztabaida:Grabatu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Irarlan» orritik birbideratua)

Artikuluaren izenburu gisa "grabatu" jarriko nuke "irarlan"-en ordez. Nik neuk ez nuen hitz hori ezagutzen. Agian nire ezjakintasuna izango da, jakina, baina hiztegietan bila aritu ondoren jabetu naiz ia erabilerarik ez duen hitza dela (okertzeko beldur handirik gabe esango nuke, gainera, erabilera hori idatzizkora mugatzen dela gehienbat), hiztegi gehienetan "grabatu" dator "irarlan"-en aurretik eta gainera XIX. mende amaieran sortutako neologismo batetik dator (zehazki "irarri" aditza 1897an eta "irarlan" 1967an, Ororariko Euskal Hiztegia). Hori dela eta, inork kontrakorik ez badio, egun batzuen buruan aldatuko dut, artikuluan "irarlan" sinonimo gisa gehituta.-Pete (eztabaida) 16:52, 6 apirila 2015 (UTC)

Ni alde! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:13, 6 apirila 2015 (UTC)