Eztabaida:Itzulpengintza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Janire, parkatu, zure Litterako wikiatik hartu dut eta hemen kopiatu, baimena eskatu gabe.--JosebaAbaitua 14:13, 23 Jun 2005 (UTC)

galderatxo bat[aldatu iturburu kodea]

Itzulpen prozesua azaltzeko edertu aditza erabili duzu(e). Ez dakit erabilera kontuan den, baina nire hizkeran edertu aditzak ederrago bihurtu edo akatsak eta antzekoak arintzea esan gura du. Eder egin, berriz, erabiltzen dugu jantziren batek polito egiten dizuenan, baita norbaitekin atsegina izateko guran zabizenean ere.

Nire ustez, txarto uler daiteke esan nahi dena. Beste aditz bat erabiltzea komeni da.

Lehendabizi, itzultzaileak sorburu testua (edo jatorrizkoa) ondo ulertu behar du. Bereganatu behar du bertan esaten dena (ahal badu behintzat), gero xede-hizkuntzan mezu bera eman ahal izateko. Guztiz dekodetu behar du jatorrizkoa, xede-hizkuntzako kodean berriro ere emateko.

Birkodetze hori, itzulpena bera, zelakoa izan behar lukeen eskola eta teoria ezbedinen araberakoa da. Horren inguruan idaztea interegarria litzateke. Izan ere, informazioa egon badago euskaraz. Sarean Senez aldizkaria daukagu, adibidez.

Aurrerantzean artikulu honi jarraipena ematen saiatuko naiz. Euskararentzat itzulpengintza zein garrantzitsua izan den (eta oraindik den) jankinda, artikulua osotzea inportantea iruditzen zait.