Eztabaida:Judu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

'Yiddish' hizkuntza-izenari d bat kendu diot: yidish. Behean azalduko ditut horren arrazoiak. Eta juduen yidishezko izena, lehen Yiden emandakoa, Yidn-era zuzendu dut, YIVOren gomendio ortografikoei jarraituz (ikus beheko azalpenak).

Bestalde, Frantziari buruzko artikuluan ere, estatu hartan erabiltzen diren hizkuntzen zerrendan, zuzenketa bikoitz bat egin dut: 'Yiddish (Hebreera)' jartzen zuen tokian 'Hebreera' kendu dut eta 'Yidish' d bakar batekin jarri dut.

Nire ustez, eta azken honek erakusten duenez, yidish delako hizkuntzari buruz gaizki-ulertze ugari daude zabalduta. Inork jakin nahi badu honetaz, askoz informazio gehiago eman nezake, edo beste hizkuntza bateko Wikipedia batean begira dezakezue adibidez. Agian hoberena Yidishari buruzko euskarazko artikulu bat sortzea izango litzateke! Hori egiteko prest egongo nintzateke, inori interesatzen bazaio... Zer diozue?

Ortografiari dagokionez, 'yiddish', bi d-rekin, ingelesezko grafia besterik ez da, d bikoitz horrek ez baitu islatzen jatorrizko (yidishezko) izena, han ez baitago d bikoitzik. Bestalde, izen hori euskararatzerakoan, badaude zalantza batzuk, hots: (1) y ala j? (2) sh ala x? Orain, 'yidish' grafia horrek badu justifikazio bat eta zera da: yidish hizkuntzaren beraren ortografian oinarritua egotea, hain zuzen. Berez, yidisha idazteko ohiko era 'hebraierazko' alfabetoaren bidez da. Hala ere, badago 'Yidish-tzaindia' bezalako Akademia bat, YIVO, eta berak, 'benetako' sistema horretaz gainera, alfabeto 'erromatarrean' yidisha idazteko (transkribatzeko) arauak ere gomendatu ditu, eta horien arabera, hain zuzen, yidisharen yidishezko izena yidish da (euskararena euskara, euskera... den bezala, eta ez eusquera, ewscara...). Horren kontra, 'y' eta 'sh' euskaraz saihestu beharreko letrak baldin badira, orduan 'jidix' idatzi beharko litzatekeela argudia daiteke.

(Ez dudana ulertzen da euskarazko liburu batzuetan, adibidez Elkarren 'Hiztegi Entziklopedikoan', proposatzen den grafia hau: jidish. Zergatik 'sh' bai, baina 'y' ez??)

Beno, hor gauza batzuk eztabaida daitezke noski, baina horra hor zergatik gomendatzen dudan yidisharen izena d bakarrarekin idaztea eta ez d bikoitzarekin. --A R King 10:20, 15 Iraila 2006 (UTC)