Eztabaida:Literatura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Badakit larru-gogor gehienek akuilukaldiok sendituko ere ez dituzketela, baina... Oraino Euskal senik baldin bada, literatura amerikarra, literatura europarra, eta horrelakokeriak baino lehenago, Amerikako literatura, Europako literatura-eta erabili behar genituzkeela diosku senorrek. Beharri-mingarrixko lizateke, enetzat bederen, *literatura euskalherritarra mustroa. Literaturak (eta, oro har, zerak) ez dira nehondar, nonbaiteko baizik. Zuhaitzak eta harriak ez dira menditar, mendiko baizik. Literaturak orobat: Europako literatura, Amerikako literatura, Poloiniako literatura,... Theo, 2005-4-14

Nire ustez literatura ez da ez menditar ez mendiko, baizik eta mendiz. Hau da, ez Poloniako literatura ezta literatura poloniarra, baizik eta literatura polonieraz, literatura gaztelaniaz, literatura euskaraz edo euskal literatura. Kategoria bat handiegia, lokaliza genezake, baina hizkuntza ahaztu gabe, eta aurretik, bai lekuan, adib. literatura gaztelaniaz latin amerikan, literatura ingelesez AEBn, literatura frantsesez Quebecen, etab. bai denboran, literatura gaztelaniaz aro modernoan, XX.mendeko literatura ingelesez etab. Lekua edo denbora baino garrantzitsuago literatura gaian hizkuntza dela uste dut. --ziberpunk 19:22, 14 Apr 2005 (UTC)
(a) "literatura polonieraz" ez da Euskara ;-) Ezer izatera, Polonierazko literatura dateke (*mahaina zurez ez, baina aitzitik zurezko mahaina dugun bezalaxe).
(b) Ongi deritzat hizkuntzakako sailkatzeari (horrelakoxe kategoria sorthu nuen, sorthu ere); baina, Europaz, Amerikaz, Asiaz, eta abarrez ari garela, ezin hizkuntza oinharri hartuko dugu. Gainera, hizkuntzaka ariturik ere, Anglesezko literatura kategoria barnean, harzara "Amerikako Estatu Batuetako literatura", "Anglaterrako literatura", "Irlandako literatura", "Indiako literatura", eta abarrak sailkatu beharko ditugu (herrika, beraz). Beraz,
  • Hizkuntzaka > Herrika > Mendeka
(ex. Anglesezko lit. > Irlandako lit. > Irlandako XX mendeko lit.
edo
  • Herrika > Hizkuntzaka > Mendeka
(ex. Irlandako lit. > Irlandako Anglesezko lit. > Irl. Angl. XX mendeko lit.)
gora-behera berbera izanen dugu: *literatura irlandarra Euskalgaixtoxka dela, eta Irlandako literatura (kategoria-hierarkhian goraxeago zein beheraxeago) egokiago dela.
Dena dela, hierarkhian zein erizpide erabiliko dugun zehaztu behar genduke, bai. Hizkuntza goi-goian ezartzearen aldeko nauzu ni ere (Hizkuntza > Herriak > Mendeak). :-) Theo
Bale ba, orduan egin dezagun horrela :-). Zer moduz Ingelesezko literatura -> Ingelesezko literatura Irlandan -> Ingelesezko literatura Irlandan XX. mendean? Izena nahi duzun moduan hautatu hizkuntzak -> herriak -> aroak antolaketa jarraitzea da garrantzitsuena :)