Eztabaida:Monfragüeko Parke Nazionala

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainiako Cáceres-ko probintzian dagoen parke nazionala da, 2007an hala izendatua. izenaren jatorria Erromatik dator, erromatarrek “Mons Fragorum” (baso dentso edo trinkoa) deitzen baitzuten.

Monfragüeko Parke Nazionala

Salto del Gitano
Kokalekua Extremadura
Azalera178,52
Sorrera2007ko martxoaren 2

KOKAPENA

Casas de Miravete, Jaraicejo, Malpartida de Plasencia,Serradilla, Serrejón, Toril eta Torrejón el Rubio udalerrietan zehar. UNESCOk izendaturiko Biosfera Erreserba ere bada, Casas de Millán, Casatejeda, Deleitosa, Higuera de Albalat, Mirabel, Romangordo eta Saucedillako eremuekin batera.

BABES ELEMENTUAK

· 1976an: Parke Naturala izendatu zuten.

· 1988an: ZEPA (Zona Especial Para Aves) izendatu zuten.

· 2003an: UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen.

· 2007an: Parke Nazionala izendatu zuten.

PAISAIAK

Hiru habitat nagusi daude:

  1. Baso mediterraneoa: 17.852 ha.
  2. Dehesak.
  3. Errekak (Tajo eta Tietar) eta aintzirak.

FAUNA

  1. Hegaztiak: putre beltza, arrano inperiala, zikoina beltza, putre horia, hontza erreala, arrano inperial iberikoa, arrano erreala, arrano epertia eta sai zuria.
  2. Ugaztunak: haragijaleen artean baditugu urtxakurra, lepazuria, basakatua, azkona, katajineta eta azeria. Oso ugariak dira oreinak, basurdeak eta untxiak. Baita ere liroia eta saguzarrak
  3. Arrainak: barboa, katxoa eta karpak.
  4. Narrastiak: Montpellierko sugea, ferra sugea, apoarmatu korrontezalea, gardatxoa.
  5. Anfibioak: galklipatoa, hegoaldeko zuhaitz-igela, arrabio komuna, apo lasterkaria, txantxiku iberiarra, uhandre iberiarra.

LANDARETZA

Artelantza, erkametza, txilarra, gurbitza, ahuntzadarra, basaka.

GIZAKIEN PRESENTZIA

Gaur egun mantentzen diren nekazaritza eta abelazkuntza alorreko ekintzak, ingurune naturalarekin bat integratuta daude.

INGURUMEN-TURISMOA

Leku aproposa da, ibilbide askoren eskaintza, gidarekin edo bakarrik.

LABARRETAKO ARTEA

Historiaurreko labarretako pintura asko daude parkean. Adibidez, Sierra de las Corchueras inguruan gizaki eta animalien irudi eskematikoak aurkitu ahal ditugu, Metal Aroko datazioarekin.