Eztabaida:Pedagogia feminista

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

ZALANTZA orokor bat sortzen zait artikulua idatzi eta gero: HEZKIDETZAtik asko hurruntzen ote den Pedagogia Feminista "aparteko sarrera bat" eukitzeko Euskal Wikipedian. Hezkidetzaren artikuluan ATAL bat izan daiteke ere, eta haren jarraipen bat bezala azaldu. ZER uste duzue komunitatekook? Zuen ikuspuntuak eskertuko nituzke. Josi

Nire ustez hezkuntza, hezkidetza, pedagogia, hezkuntza-psicologia, hezkuntzaren filosofia... guztiak diziplina desberdinak dira, maila desberdinetan daude eta haien objektuak eta helburuak desberdinak dira. XVII. mendetik ezagutu ditugu pedagogia desberdinak: pedagogia aktiboak, aurkikuntzaren pedagogia, pedagogia kritikoa... Pedagogia Feminista jarraipen bat izatekotan (uste dut "autonomia" izan dezakela Wikipedian), Paulo Freireren pedagogia kritikoaren jarraipena izango litzateke. Baina nik ez dakit Wikipedian bereizketa hauek beharrezkoak diren artikulu berri bat sortzeko. Andone.

Hezkidetzak hezkuntza eremuan kokatua dagoenez, alderdi pedagogikoka kontuan hartzen du bere proposamenetan. Bestalde, feminismo(ar)en proposamenak hezkuntzara ekartzen dituenez eredu bitarrak eta esentzialistak gainditzeko xedeak bera baitan ditu une oro hezkuntza alderdi orotan: curiculumenam, egituretan, espazioetan, harremanetan eta abar. Nik hezkidetza barruan kokatuko nuke atal berri batean akaso, transfeminismotik egiten ari diren proposamenak aipatuz baina ez zerbait desberdina balitz bezala, ez baita. Makeip