Edukira joan

Eztabaida:Rallicula leucospila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Inken erlijioa, inguratzen zituen naturarekin harmonian egoten saiatzen zen, eta horregatik haien ingurumena jainkoetsi egiten zuten. Hauek dira inken erlijioaren ezaugarrietako batzuk: 1. Politeista: Inken erlijioa politeista izan zen, hau da, hainbat Jainkorekiko sinesmena eta adorazioa erakusten zuten. Politeismoaren etimologia: antzinako Greziaren “polis” (asko) eta “theos” (Jainkoa).

2. Panteista: Jainko bezala natura munduko izakiak, ibaiak, urmaelak, euria, etab. zituzten. Guztia zoragarria zelaren sinesmena zegoen. Ez zen Jainko pertsonal bat existitzen, Jainkoa eta unibertsoa gauza bera zirelako. Panteismoaren etimologia: Antzinako Grezian “pan” (guztia) eta “theos” (Jainkoa).

3. Heliolatra: Inken ikuskera erlijiosoak Eguzkiak irudikatzen zuen sineste nagusi baten inguruan biratzen zuen. Horregatik, inperio guztian gehien gurtzen zen ikurretariko bat zen. Heliolatraren etimologia: Grezierazko “Helios” (Eguzkia) eta “latreia” (gurtza eta jaurespena).

Inperio Inkaren Jainko nagusiak: • Inti Jainkoa edo Eguzkia: Inken mitologiaren arabera, Inti, Eguzkiaren Jainkoa zen. Beraren jatorri zehatza ezezaguna da, hala ere, istoriorik ohikoenetako batek esaten duen bezala, Viracocha Jainkoaren semea da, zibilizazioaren sortzailearen Jainkoa, alegia.

Eguzkia bizitzaren faktore garrantzitsu bat da, beroa eta argitasuna ematen dituelako. Horregatik, Inti Jainkoa, biziaren emailea bezala ezagutzen da.

• Viracocha Jainkoa: Munduaren maisua, Nagusia kontsideratzen zen. Berak sortutako Jainkoa zen, hermafrodita, hilezkorra. Goreneko Jainkoa zen, unibertsoaren eta unibertsoak dituen gauza guztien sortzailea: Lurra, Eguzkia, gizakiak, landareak…. Eta leku guztietan zegoela uste zen. Gainera, itsasoarekin erlazionatzen zen.



Eguzkiaren Jainkoa, Inti, hasieratik, gehien gurtzen zen Jainkoa izan zen, eta ondorioz, zergak, emakumeak eta sakrifizioak eskaintzen zitzaizkion. Horrez gain, enperadoreek, lur berriak konkistatzen zituztenean, ordainak ematen zizkioten. Erlijio Inkak, eskualde bakoitzeko ohiturak eta sinesmenak errespetatzen zituen, baina Inti Jainkoari omenaldia egitera behartzen zuen.

Erlijio inkak mitologia grekoaren antz handia zuen, hainbat Jainkotan sinesten zuelako. Inken ustez, existitzen edo gertatzen zen guztia Jainkoren baten ondoriozkoa zen. Inkek, Jainkoek guztia kontrolatzen zutela pentsatzen zuten eta ondorioz, haien denboraren zati handi bat, Jainkoei atsegin egiten ematen zuten.

Horrez gain, Inkentzat ametsak oso garrantzitsuak ziren, Jainkoekin ametsen bitartez komunikatu ahal zirela pentsatzen baitzuten. Jainkoek seinaleak eta iragarpenak bidaliko zizkietela uste zuten, eta apaizek hauek interpretatu eta jendeari mezuak ematen zizkieten.

Inkek heriotzaren ondoriozko beste mundu batean sinesten zuten. Horregatik, hildakoak momifikatzen zituzten eta opariak eskaintzen zizkieten. 8 eguneko hiletak zituzten eta hildakoa gobernadore edo boteredun pertsona bat bazen, Inkek haren gorputza oraindik bizirik egongo balitz bezala tratatzen zuten. Izan ere, zerbitzariek gauzak eramaten zizkieten eta familiek gorpuekin elkarrizketak izaten zituzten.