Eztabaida:Sápmi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu honen izenburuari buruz[aldatu iturburu kodea]

Edizio gerra bat hasi baino lehen, "Sápmi" izenburuaren alde egiteko arrazoiak argitu nahiko nituzke. Artikulu honi izenburua emateko arazoak izan dira wikipedia gehienetan eta hauen eztabaiden haria jarraituz gero, "Laponia" izenak, guztira, bost erabilera eta balio dituela esan daiteke:

  1. Laponia: Finlandiako eskualdea.
  2. Laponia: Suediako probintzia.
  3. Laponia: Suediar Erresumako antzinako probintzia.
  4. Laponia: Finlandia eta Suediaren artean dagoen eskualde geografiko eta turistikoa.
  5. Laponia: laponiarren lurraldea.

Euskaltzaindiak lehengo bi adieren izena baino ez du arautu eta biei izedapen ofizial bera eman die: "Laponia" 154. araua. Dena den, bost artikulu hauei "Laponia" izena ematea oso arazotsua iruditzen zaidanez, konponbide argiena hau dela pentsatzen dut:

  1. Lappi (finlandierazko ordaina): Finlandiako eskualdea.
  2. Lappland (suedierazkoa): Suediako probintzia.
  3. Laponia (antzinako probintzia): Suediar Erresumako antzinako probintzia.
  4. Laponia: Finlandia eta Suediaren artean dagoen eskualde geografiko eta turistikoa. "Laponia" hitzaren esentzia adiera honi gainontzekoei baino lotuago dago.
  5. Sápmi (samieraz): laponiarren lurraldea. Bide batez, samien lurraldea Errusia eta Norvegiako zenbait eskualdek ere osatzen dute, historikoki ez direnak inoiz "Laponia" izenaz identifikatu. Gainera, "laponiar" hitza bera mespretxuzko izendapena da samientzat, honen euskal baliokidea "basatia" delako.

Ondorioz, inork kontrakoa esaten ez duen bitartean, bigarren eskema hau jarraitzea proposatzen dut. Hala ere, Laponia (argipen) orri bat sortzea ezinbestekoa iruditzen zait. -Sikret8 (eztabaida) 17:58, 13 maiatza 2012 (UTC)