Eztabaida:Zuntz optiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskaltermen zein Elhuyarren Beira-zuntz dator. Aldatuko dugu? --Unai (esan) 21:15, 23 Azaroa 2008 (UTC)

Kaixo! Nik hiztegi bietan bilatu dut eta Zuntz optiko jartzen du. Agian "Fibra óptica" bilatu beharrean "fibra de vidrio" bilatuko zenuen. Ondo izan! Tximist - Zer berri? 21:19, 23 Azaroa 2008 (UTC)
Joño! Arrazoi duzu!! :-) --Unai (esan) 21:24, 23 Azaroa 2008 (UTC)

Kaixo ethernet kableen gehienezko abiadurak oso zaharkiturik daude (baita zuntz optikoarenak), ez dakit zehazki datu horiek orrialde honetan edo beste batetan aldatu behar diren baina jartzen dituen mugak 5 klaseko ethernet kableentzat da, dagoeneko 5e (1000 Mb arte), 6 (1000 Mb) eta 7 (10 Gb) kategoriako etherneth kableak daude, eta nahiz 7-koa oraindik ez 1000 Nb artekoak arruntak dira. Zuntz optikoan ziur ez dakit (egiaztatuko aldaketarik egin aurretik) muga momentu honetan baina 10 Gb-ko loturak ikusi izan ditut funtzionatzen.

Daut hauen espezifikazio teknikoak behar izanez gero erraz lortuko nituzke. Orrialdea zuzenean editatu aurretik galdetzea nahigo dut okerreko ezer egin aurretik. Beraz:

Non ipini ditzaket datu horiek? Hemen edo beste nonbait? --Lankide:Piarres-i ahaztu egin zaio iruzkin hau sinatzea.--Assar; (erantzun hemen) 13:13, 24 Azaroa 2008 (UTC)

Kaixo Piarres. Ba zuk zuzenean jar ditzakezu. Hala ere, kontuz ibili wikipedian erabiltzen den formatuarekin. Aldaketak gorde baino lehen, "Aurreikuspena erakutsi" dioen botoiaren bidez aldaketa ondo egin duzun ala ez ikus dezakezu. Beste gauza bat: eztabaida orrietan zerbait idazten duzunean, ez ahaztu sinatzea, goian agertzen zaizkizun botoietatik eskuinetik bigarrena dagoena sakatu behar duzu horretarako.--Assar; (erantzun hemen) 13:13, 24 Azaroa 2008 (UTC)