Fitxategi:Azalaren kolorea, eboluzioaren margoa.webm

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 2m 8s, 1.920 × 1.080 pixels, 2,26 Mbps overall, file size: 34,36 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Azalaren kolorea, eboluzioaren margoa

Azala da organo bakarra kolorea aldatzen duena etnia batetik bestera. Horren arrazoia eboluzioa da. Afrikan bizitzetik, munduaren beste tokitara hedatzearen ondorioa da azalaren kolore-aldaketa. Horrek eragin zuzena du D3 bitaminaren sintesian.

Transkribapena:

Pertsona guztien garuna grisa da, eta odola gorria. Orduan, zergatik ez dugu guztiok azal-kolore berdina? Erantzuna eboluzioa da.

Hasieran, ez zegoen alderik; gizaki guztiek azal beltza zuten. Afrikan bizi ziren, txinpantzeak bezala. Txinpantzeek ile beltzaren azpian, azala zuria dute, baina gizakiek, ilerik gabeko primateak izaki, azal beltzaren babesa behar zuten.

Afrika, dagoen latitudean egonda, Eguzkiak gogor jotzen du azalean, argia zuzenean iristen delako lurrazalera. Besteak beste, atmosferak izpi ultramore gutxi islatzen ditu. Hori ona da gorputzarentzat, izpi ultramoreek D bitaminaren sintesia abiarazten dutelako azalean. Baina aldi berean txarra da, DNAn mutazio kaltegarriak eragin ditzakeelako. Zorionez, azalak badu substantzia bat izpietatik babesteko: melanina; hain zuzen, substantzia horrek ematen dio kolorea. Azken batean, lehen gizakiek kolore aproposena zuten Afrikan bizitzeko: beltza.

Baina gero alde egin zuten Afrikatik. Eta beste latitude batzuetan, erradiazio ultramore gutxiago iristen zen. Mutazioen arriskua txikiagoa zen baina azal ilunaren melaninak D bitaminaren sintesia oztopatzen zuen. Beraz, urteen poderioz, azalaren kolorea tokiaren erradiazio kopuruari egokitu zitzaion. Eboluzioa!!!

Gaur egun, arraza guztietako jendea dago munduaren leku guztietan. Kanadan, azal ilunekoek D bitaminaren faltari aurre egin behar diote, eta Kamerungo zuriek, azala babestu. Nolanahi ere, inuitak, polotik gertu bizi dira… Zergatik dute azal iluna? Bada, Eguzkiaren partez, dietatik ateratzen dutelako D bitamina.
Data 2017ko otsailaren 11
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

11 otsaila 2017

MIME type ingelesa

video/webm

checksum ingelesa

e9632ea63b7898f2dda1bd3b8d2bbe31c29a0f52

data size ingelesa

36.032.766 Byte

127,763 segundo

1.080 pixel

1.920 pixel

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa11:44, 30 urtarrila 20182m 8s, 1.920×1.080 (34,36 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Metadatuak