Fitxategi:Mekano atomikoa.webm

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 2m 28s, 1.920 × 1.080 pixels, 2,27 Mbps overall, file size: 40,21 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Mekano atomikoa

Karbono atomoen kimikak mekano baten itxura dauka. Naturak berak bizirako molekulak sortzen ditu, karbono-atomoak arau batzuen arabera konbinatuta eta beste atomo batzuk gehituta. Karbonoz osatutako egituren kontuei buruzko grafismoa.

Transkribapena:

Karbono-atomoak aproposak dira jolasteko. Mekano baten oinarrizko piezak dira; haiekin egitura dibertigarriak egin daitezke. Edo praktikoak . Edo arriskutsuak. Edozer gauza.  Nolanahi ere, guztiak tamainaz txikiak dira. Molekulak dira.

Natura atomoen mekano horrekin jolastu da eta bizia sortu da, karbonoaz gain, hidrogenoa, oxigenoa, nitrogenoa eta beste pieza asko tartean sartuta. Glukosa, adrenalina, B12 bitamina edo penizilina; azkenean, edozein biomolekula da pieza horien konbinazio bat.

Piezak lotzeko, mekanoak arau jakin batzuk ditu. Arau horien ondorioak nabarmenak dira, adibidez, egitura ziklikoetan. Hiru karbonozko eraztun baten egiturak tentsio handiak ditu. Molekula horrek ez du askorik behar lehertzeko, tentsioa askatzeko. Lauko zikloak ez dira hain arriskutsuak. Baina egonkorrenak, eta beraz ugarienak, bost eta sei atomoko zikloak dira.

Arauak arau, malgutasun handia du mekanoak. Karbono hutseko egiturak egiteko aukera ere ematen du. Diamantea, adibidez, karbono hutsa da, atomoak oso ondo ordenatuta. Eta arkatzaren minaren osagai nagusia ere bai, grafitoa, baina karbonoak geruzetan antolatuta daude. Diamanteak baino glamour gutxiago dauka grafitoak, baina mundu berri bat ireki die kimikariei.

Grafitoaren geruzak sei karbonozko zikloen taldeak dira. Horiek biribilduz gero, nanohodiak sortzen dira. Are gehiago, tartean pentagonoak osatuz gero, bolatxo-itxuran bildu daitezke, futbol-baloiak bezala, eta kaiolatxoak sortu: horra fulerenoa. Karbonozko kaiola bat, beste molekula batzuk barnean garraiatzeko. Baina zirrara handien sortu duen egitura ez da hodia ezta kaiola ere. Hexagonoz osatutako xafla bat da, etorkizuneko material harrigarri bat: grafenoa. Argi dago, karbono-atomoak aproposak dira jolasteko.
Data 2017ko urtarrilaren 7a
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

7 urtarrila 2017

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa11:43, 30 urtarrila 20182m 28s, 1.920×1.080 (40,21 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Metadatuak