Edukira joan

Forbidden Colours

Wikipedia, Entziklopedia askea

Forbidden Colours diskoetxeak 2014an kaleratu zuen bere lehen diskoa. Aitor Etxebarriak, Javier Fernandez "Willy" eta Iñigo Calzadarekin batera martxan jarri zuten proiektua. Irene Prieto eta Txufo Willson batu zitzaizkion gerora laguntzera, eta horrela eman dituzte urterik gehienak. Zigilua ez zuen ildo artistiko zehatz jarraitu, beti arriskuaren bila ibili baitzen: «Gure premisetako bat beti izan da katalogatzeko zaila den eta daukan arriskuagatik beste zigiluetan egon ezin diren taldeei aterpea ematea. Horiei eman diegu aterpea». Horrela zioen Aitor Etxebarriak: «Gu ez gara zigilu bat: gu arte galeria bat gara. Gauzak ateratzen ditugu, gustatzen zaizkigun gauzak dira, dirua irabazteko barik, geuk ikasteko».[1]

Zigiluak 2024an amaitu zuen bere ibilbidea. Azken agurra emateko irailaren 13 an, Bilboko Kafe Antzokian ospakizuna antolatu zuten.

Zigiluan argitaratu duten artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalogo osoak 40 lan inguru biltzen ditu, gehienak Euskal Herrikoak baina baita beste herrialdetakoak ere. Hauek dira artista batzuk:[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]