Framburgo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Framburgo, Eotheoden gotortutako burgu bakarra zen euren Anduineko Haran Garaietako erresuman. Langwell ibaiaren ekialdeko ertzean zegoen, Grislin ibaiarekin bat egiten duen tokitik gertu.

Ustez Framek sortu zuen, Scatha herensugea hil zuena, Frumgarren semea zena (Eotheodak euren lurralde berrira gidatu zituena) Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2000. urtean. Erresumako hiriburua eta Senatuaren egoitza izango zen.

Haraino iritsi zen Borondir Gondorrekoa, Zirionek, Balchothen erasoari aurre egiteko laguntza militarra eskatzeko bidalitako sei mezularietatik, bizirik geratu zen bakarra. Beharbada, hiria, "Zaldien Herria"k hegoalderantz, Gondorreko Kalenardhonera emigratu zuenean utzia izan zen, edo Mendi Lainotsuetako orkoek okupatu zuten.