Francisca de Nebrija

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisca de Nebrija
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisca de Lebrija
Jaiotzaezezaguna
Herrialdea Espainia
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerretorikoa

Francisca de Nebrija edo Lebrija (Nebrixa edo Lebrixa gisa ere ageri da bere abizena) Juan Pérez de Moya idazle garaikidearen arabera, XVI. mendeko humanista, irakasle eta erretorikoa izan zen.

Ustez, Antonio de Nebrijaren alaba omen zen, hots, lehen gaztelaniaren gramatikaren egilearena, eta haren emazte Isabel Montesinarena (bederatzi ume izan zituztenak, baina izen horretako alabarik dokumentatuta ez dago).[1] Badirudi, bere aita erretorika katedran ordeztu zuela Alcalá de Henaresko Unibertsitatean [2], alegia, unibertsitate batean klaseak eman zituen lehen emakumeetako bat bihurtuko lukeena; baina ideia hori Juan Pérez de Moya egilearen Varia historia de santas e ilustres mujeres de todo género de virtudes (1583) lanetik dator eta ez dauka dokumentazioan oinarririk.[3] Azken urtetan, Dionisio Martín Nietok[4] eta Pedro Martín Bañosek[5] demostratu dute Francisca de Nebrija pertsonaia literarioa baino ez dela eta ez zela benetako persona bat izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martín Baños, Pedro (2019): La pasión de saber. Vida de Antonio de Nebrija (Francisco Ricoren hitzaurrea), Huelva: Huelvako unibertsitatea, 2019. ISBN 978-84-17776-61-9, 499. or.
  2. Pérez, Janet (2002): The Feminist Encyclopedia of Spanish Literature: N-Z. Greenwood Publishing Group. ISBN 0-313-32445-X., 438. or.
  3. Martín Baños, Pedro (2019): La pasión de saber. Vida de Antonio de Nebrija (Francisco Ricoren hitzaurrea), Huelva: Huelvako unibertsitatea, 2019. ISBN 978-84-17776-61-9, 448-449. or.
  4. Martín Nieto, Dionisio (2016): Antonio de Nebrija y sus hijos. Relaciones con Extremadura, 2. argitalpena, Badajoz: Editamás.
  5. Martín Baños, Pedro (2019): La pasión de saber. Vida de Antonio de Nebrija (Francisco Ricoren hitzaurrea), Huelva: Huelvako unibertsitatea, 2019. ISBN 978-84-17776-61-9, 499. or.